VI. Emakumeen Pala Txapelketako 3. jardunaldiko kronika

VI Emakumezkoen Pala Txapelketa 1 jardunaldia

Emeki Elkartea.- Emeki Elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolatutako VI. Emakumezkoen Pala Txapelketaren 3. jardunaldia ITZELA izan da.

Txapelketa ohiko orduan hasi da, 11:00etan. Garbiñek (Hernani) eta Alaitzek (Azpeitia), Edurne (Irun, Olaberria) eta Idoia (Hendaia) bikotearen aurka jokatu dute. Hasieran puntuazioa parekatua joan den arren, partidak aurrera egin duen heinean, bikote urdinak argi eta garbi utzi du txapelaren bila etorri dela. Hala ere, bikote gorriak ez du amore eman eta Garbiñe eta Alaitz ederki saiatu dira tantoak lortzen. Momentu gogorrak ere bizitu dira, sake batean 3ra iritsi den edo ez eztabaida izan delako, baina partidak aurrera egin du eta Idoiak eta Edurnek garaipena lortu dute. 15 eta 7 amaitu da.

2. partidan, Maitek (Irun) eta Izaskunek (Irun), Zuraide (Irun) eta Ekiñe (Hondarribia) bikotearen aurka jokatu dute. Nabari da astean zehar gogor entrenatzen dutela, astetik astera geroz eta erosoago sentitzen eta mugitzen baitira frontoian. Zuraidek eta Ekiñek partidan zehar tanto ederrak egin dituzten arren, ez dute bikote gorria garaitzea lortu, Maite eta Izaskun indartsu baitaude. Partida 15 eta 7 amaitu da.

3. partida. Azken partidan, Xole (Goizueta) eta Mirari (Goizueta), Xuxuna (Irun) eta Aloña (Oiartzun) bikotearen aurka aritu dira. Xuxuna eta Aloña astetik astera segurtasuna hartzen ari dira. Goizuetako ahizpei irabazteko saiakera handia egin duten arren, ez dute garaitzea lortu. Partida 15 eta 3 amaitu da.

Eskerrik asko frontoira bertaratu zareten guztiei!

MAIATZAREN 29AN, FINALA AURREKO JARDUNALDIA IZANGO DA SOROETAKO FRONTOIAN 11:00ETAN

Etiquetas: