Inguruko tontorrak argiztatu dituzte Irun eta Hondarribiko herritarrek

Inguruko tontorrak argiztatu dituzte Irun eta Hondarribiko herritarrek

Gure esku.- Pasaden larunbata honetan PIRINIOETAKO BIDEA EKIMENA burutu dugu. Pirinioetan zehar euskal herritarrak eta katalanak batuz 300dik gora mendi tontor argiztatu ditugu. Ekimen erraldoi honekin gure herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi izan dugu beste behin ere.

Nazioarteari eta bereziki europari begira egindako ekimena izan da eta jauzi kualitatiboa eman dugu: bi herrien arteko elkartasunetik elkarlanera pasatzea, hain zuzen ere.

Gure eskualdeari dagokionez, indar handia izan du iniziatibak. Ehundaka izan dira ekimenarekin bat egin duten herritarrak. Asko Jaizkibel argiztatzera joan diren Hondarribitarrak, 200 inguru Erlaitzera igo diren Irundarrak, beste 120 Xoldokogainera joan diren irungo eta behe lapurdiko herritarrak. Hainbat irundarrek Muganix ere argiztatu dute. Horretaz gain beste eskualdeetakoek Aiako Harriak, Larrun, Bianditz eta beste hainbat mendi ere argiztatu dituzte. Izugarria izan da.

Aldi berean, tontorrekin konexioan, Irunen ekitaldia burutu dugu. 50 lagun inguru bildu dira Santiagoko bidegorrian (laien eskulturaren ondoan) eta bertatik ikusi dugu inguruko tontor guztien argiztatzea.

Tontor horiek argiztatzeko parte hartzaileen argiak erabili dira, baina horietaz gain antolakuntzak farol berezi batzuk eraman ditu (40 km-etara ikus zitezkeenak). Farol horiek finantziatzeko hainbat elkartek diruz lagundu digute eta eskerrak eman nahi dizkiegu: Antxeta Irratia, BDSKoop elkartea eta irungo hainbat mendizale (norbanako gisa) izan dira laguntzaileak. Mila esker.

Etiquetas: