Gure esku

Gaztelera

“Herri libre bat” kanpaina aurkezpena Irunen

Data: 
Asteartea, Maiatza 28, 2024 - 19:00
Antolatzen du : 
Palmera Montero Gunea, Irun

BIDASOA AURKEZPENA

Gure Esku Irun.-Pasaden martxoaren 2an, Bilboko Kafe Antzokian, datozen 2 urtetarako plangintza aurkeztu zuen Gure Eskuk. Erronka potoloak eta ilusio handiko bideak marraztu ditugu oraingoan eta eskualdez eskualde gabiltza plangintza horren aurkezpenak egiten.

Gure Eskuk antolatutako eztabaida

Data: 
Osteguna, Martxoa 2, 2023 - 19:00
Non: 
Palmera-Montero, Irun
Antolatzen du : 
Gure Esku

MARTXOAK 2 IRUN Eztabaida Gure Esku

Gure Esku.- Gure Eskuk 10 urte beteko ditu ekainaren 8an, eta etorkizunera begira jarriz herri dinamika indartzeko urtea dugu. Itsasargia izeneko eztabaida herritarra abian dugu, Nazioarteko Konferentzia bat antolatzen ari gara, eta uztailan, Tourra Euskal Herritik abiatuko dela baliatuz, gure aldarriak lau haizetara zabalduko ditugu.

Gure Eskuk Erlaitz eta Xoldokogaina tontorrak argiztatuko ditu larunbatean Pirnioetako Bidea ekimenaren barruan

Gure esku - Vía Pirenaica

Gure esku.- Larunbatean Pirnioetako Bidea izeneko ekimena burutuko dugu. Mezu honen bidez berriro ere infromazio guztia bidali nahi dizuegu, erantsita duzuen dokumentua begiratu dezakezue. Jadanik 150 pertsonek eman dute izena eta badakigu beste askok ere emango dutela. Deialdi berezia egiten dugu Xoldokogaineko tontorrera joateko, oraingoz jende gutxiagok eman duelako izena tontor horretan.

Orriak

RSS - Gure esku-rako harpidetza egin