Lan-istripu ez traumatikoen atzean lan-baldintzak daudela salatzen du LABek

Logo LAB Sindikatua

LAB Sindikatua.- Gaur langile baten heriotza ezagutu dugu. 51 urtetako A.D. arrantzalea atzo gauean hil zen ¡stripu ez traumatiko batean, bihotzekoak jota, Santoña (Kantabria) parean berdelaren kanpainan ari zela. Hondarribiko San Antonio Berria ontziko langilea zen.

LAB sindikatutik elkartasuna adierazi nahi diegu familiari, lankideei eta arrantzale guztiei. ltsasoan izandako heriotza berri honekin, gutxienez 16 langile hil dira beren lanpostuetan urte hasieratik Euskal Herrian.

Arrantza sektorea larriki kolpatzen ari da prezioen garestitzea eta, zehazki, duela gutxi portuetan lotuta egon ziren ontziak. Horrek, lanaldi luzeekin, lan-baldintza gogorrekin eta egungo egoerarekin batera, non berriro ere herri eta langile klaseak garen egoera honetako zigortuenak, lan-baldintzak lan-istripu ez-traumatikoen atzetik daudela salatzera garamatza.

Bizitza- eta lan-baldintzek markatzen dute gure osasuna eta bizitza, eta, horregatik, berriz ere lan-eredu eta gizarte-eredu berri bat eskatu behar dugu, bizitza duina, lana eta osasuna erabakien epizentroan jartzeko kapitalaren interesen gainetik.

Etiquetas: