Bidasoa Osasun Plataformak bere aldarrikapena helarazi die Gipuzkoako Batzar Nagusiei

concentración Juntas Generales Gipuzkoa

Osasun Bidasoa Plataforma.- Hemen gaude, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, alderdi politikoei eskatzeko herritarrei entzun diezaieten; izan ere, ez ahaztu, hautetsiak herritarren ordezkariak direla, ez dituztela beren burua edo beren interes pertsonalak eta/edo alderdien interesak ordezkatzen.

Bidasoa eskualdeko herritarrek eta Bidasoako Ospitaleko kirurgia-blokeko langileek argi eta garbi utzi dituzte beraien eskaerak, eta aldi berean beraien kezka, Osakidetzaren aldetik nola kudatzen ari den kirurgia-bloke hori berritzeko proiektua.

Joan den otsailaren 19an kalera atera ziren milaka pertsona ikusi besterik ez dago, Osasun-Bidasoa plataformak deitutako manifestazioan parte hartuta. Ospitaleko osasun-langile guztiek bere gain hartu dituzte gure eskaerak, hau da, eskualde osaren kezka Ospitaleak etorkizunari begira emango duen osasun -estaldura.

Beraz, EAJri berriro dei egiten diogu, ausnartzea, entzutea eta errespetatzea gure eskualdea. Era berean, Bidasoako Ospitaleko kirurugia-blokea berritzeko proiektua geldiarazi dezala, eskualdeko agente guztiekin elkarrizketa-mahai bat ireki arte.

PSE alderdiari ere zuzentzen gara, EAJko kidea baita, bai Eusko Jaurlaritzan, bai Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta, beraz, baita Osakidetzaren kudeaketan ere. Hori dela eta, PSEri kontsekuentea izatea eskatzen diogu, eta bere alderdiko kideen eskaerekin bat etortzea, Irungo udala gobernatzen duten bere alderdiko kideekin gertatzen den bezala.

Irun, Hondarribia, Bera, Lesaka, Igantzi, Arantza eta Etxalarko herritarrek zuen botoaren zentzua baloratzen jakingo dute. Espero dugu huts ez egitea.

Kontuan izan, beste ezeren gainetik, ordezkatzen dituzuen herritarren interesak babestu behar dituzuela.

concentración Juntas Generales Gipuzkoa

Etiquetas: