EH Bildu.- Batzar Nagusietako osoko bilkuran, EH Bilduk ebazpen-proposamen bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzari Bidasoako eskualdeko ospitaleko obrek Irun, Hondarribia eta Bortzirietako osasun-zerbitzuan izango dituzten eraginak argitzea eskatzeko. Zehazki, Osakidetzari eskatu diogu bloke kirurgikoa berritzeko lanak ez hasteko, harik eta langileekin erreforma obren helburuak eta ondorioak adostu arte.
Bidasoa ospitaleko langile kirurgikoek herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete OTSAILAREN 19an Irungo San Juan Plazan arratsaldeko 18:00etan izango den manifestazioan parte hartzera. Aldarrikatu nahi da gure eskubidea dela eskualdean kalitatezko arreta kirurgikoa bermatzea, gaur egungo osasun beharrei erantzuteko premiazkoak diren ebakuntza gela zabalagoak eta modernoagoak eraikitzen diren bitartean.