Hondarribiko EH Bilduk Greziar herriarekin elkartasunez eta Syrizaren gobernuari babesa adierazteko elkarretaratzea deitu du ostegunerako San Pedro kalean.
Greziako gobernuak erreferenduma deitu du datorren iganderako zorraren ordainketarako azken astean aurkeztutako proposamenari Troikak jarritako baldintzak onartezintzat hartu ondoren. Erreferendum hau, ordea, ez legezkotzat jo du Europako Batasunak eta ondorioz, Grezia Europako Batasunetik kanporatzeko mehatxua zabaldu dute.
Hondarribiko EH Bilduk onartezintzat jotzen du eraso hau Greziako herriak bere etorkizuna burujabetasunez erabakitzeko eskubidea duela nabarmenduta, eta honenbestez, nazioarteko finantza erakundeei beren presio lotsagarria berehala eteteko exijitzen die.
Bide beretik, herrien etorkizunari buruzko erabakiak hartzea soilik bertako soilik herritarrei dagokiela aldarrikatzen dute eta ez Europako agintariei eta ezta finantza erakundeei ere, eta erabaki hori askatasunez hartzea baldintzatzen duen edozein ekintza "xantaia politiko bat besterik ez dela".
Elkarretaratzea San Pedro kalean izango da uztailak 2, ostegunean, arratsaldeko 19:00 etan.