PRESOEN SENIDE ETA LAGUNAK BISITETARA ERAMATEKO GIDARIAK BEHAR DIRA IRUNEN

fotoPRESOEN SENIDE ETA LAGUNAK BISITETARA ERAMATEKO GIDARIAK BEHAR DIRA IRUNEN

Sakabanaketaren ondorioz euskal presoen senide eta lagunak astebururo ehundaka kilometro egitera behartuak izaten dira beraien senide eta lagunak bisitatu ahal izateko. Baina askok ez dute baliabiderik (garraio edo aukerarik) bidaiak suposatzen duenari aurre egiteko.

Horretarako, Etxerat-ek MIRENTXIN elkartasun furgoneta sarea dauka martxan, hala astebururo espainiar estatuko kartzela ezberdinetara

senide eta lagunak eramaten ditu gidari boluntarioei esker.

Elkartasun sare honetan, gidari gisa, parte hartzeak ez du hainbeste suposatzen, azken finean urtean gidari bakoitzak pare bat bidai besterik egiteko konpromisoa hartzen duelako. Gainera, bidai guztietan bi gidari doaz eta honek txandaka gidatzeak eta atseden hartzeko aukera eskaintzen du.

Irunen badago Mirentxin taldea eta gidari berriak behar ditu senide eta lagunek presoak bisitatzera joateko aukera izateko. Guztion laguntza ezinbestekoa da.

Edozein zalantza izanez gero edo zure laguntza eskaini nahi baduzu, utzi zure izena eta kontaktua Hazia tabernan edo idatzi posta elektroniko honetara presoenlagunak@gmail.com

Zure laguntza beharrezkoa da!!

Etxean nahi ditugulako, Euskal Preso eta Iheslariak Euskal Herrira!!!

Mirentxinen Dossierra: http://www.etxerat.info/descargas/noticias/2014_11_Mirentxin.pdf

Etiquetas: