Eusko Jaurlaritzak CAFen akzioen %3a eskuratzeko egindako akzioen erosketaren inguruan CAFeko LABen sail sindikala

logo

LAB CAF.- Eusko Jaurlaritzak 17 milioi euroren truke CAFen akzioen %1,76 erosiko duela ¡ragarri du. Ondorioz, exekutiboaren partaidetza, enpresaren akzioen % 3ra iristen da. Langileok konpainiaren % 24aren jabe ¡zaten jarraitzen dugu eta Kutxabankek berriz akzioen %14aren jabetza dauka.

Azken urteetako KUTXABANKen partaidetzaren murrizketa neurri batean Jaurlaritza ari da xurgatzen, baina gehienak, interes ezezaguneko inbertsore pribatuen esku geratu dira.

Enpresa Euskal Herrian sustraitzea da gure kezkarik handienetako bat; izan ere, trenbideeraikuntzaren sektorea enpresa multinazional handiek kudeatzen dute nagusiki eta merkatu horretan arriskuak garrantzitsuak dira. Horregatik, langileok konpainian parte hartze zuzena izatearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu. Gainera, akziodunen sustraitzea bermatzeaz gain, langileok konpainiaren erabakietan parte hartuko dugun eredu bat garatu behar dugu.

CAFek logika multinazional baterantz doan norabidea hartu du. Logika horretan, Euskal Herriko sustraitzea eta pertsonak, bigarren mailan geratzen dira, etekinak soilik lehenetsiz. Horrela, CAFek Polonian, Galesen edo Frantzian lantegiak eskuratzen ditu; Euskal Herriko lantegietan lan karga falta iragartzen duen bitartean, Beasainerako programatuta zegoen eskari bat Mexikoko lantegira desbideratu du; CAFek Palestinako lurralde okupatuan apartheid eta lotsaren tranbia egiten jarraitzen du.

CAFen akzioen % 3ren jabetza publikoak ez du ezertarako balio, baldin eta CAF bezalako euskal multinazionalak Euskal Herrian enplegua sortzera eta aberastasuna banatzera behartuko dituzten politikak garatzen ez badira. Hori guztia etika enpresarialarekin eta pertsonak lehenetsiz.

Etiquetas: