Lakaxita gaztetxeko lapurreta komunikatua

ireudia

Lakaxita Gaztetxea.- Larunbat, igande eta astelehen gauean (hilak 22, 23 eta 24) sufritutako lapurretak direla eta, herritarrei zuzentzeko beharra ikusi dugu Lakaxita gaztetxetik. Izan ere, azken hiru lapurreta hauetaz gain beste 3 lapurreta sufritu ditugu azken urte honetan, guztira 6 izanik. Nahiz eta espazioa eta estruktura indartzeko neurri desberdinak hartu diren sufritutako lapurreten aurrean, lapurrak Lakaxitara sartzeko bidea topatu dute, material, gailu eta diru kopuru desberdinak haiekin eramanez eta estrukturetan kalteak sortuz.

Azken lapurreta hauek gure pazientziak gainezka egiteko tanta izan dira.

Azken urte honetan sufritutako egoeraren harira, pandemiak guztiz baldintzatu du espazioaren erabilera, eta era berean gure ekonomia, hau zeharo prekarizatuz.

Hala izanik, herritarren laguntza beharrezkoa ikusten dugu Lakaxita pixkanaka indartzen joateko. Horretarako, espazio libre honen defentsan, gure auzolatenara gonbidatzeaz gain, laguntzarako itsulapioak jarriko ditugu toki desberdinetan, berreskurapenean lagundu ahal izateko. Horretaz gain, ostu diguten materiala berreskuratzeko ahalegin gisa, materialen bilketa bat egin nahiko genuke, erabiltzen ez duzuten materiala eta guretzat erabilgarria izan daitekeena biltzeko asmoz.

Bestalde, egoera honi aurre egiteko hainbat auzolan eta asanblada ireki egingo ditugu, modu desberdinetan deialdi hauek zabalduz. Adi egon!!

Espazio hau aurrera eramateko guztion laguntza behar dugu, eta zuen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu eduki ditugun kalte guzti hauek lausotzen eta konpontzen hasteko.

Gune libre eta askeen defentsan, Lakaxita aurrera!!

Etiquetas: