Ostomila Irungo Txotxongilariak, mugen gaineko haurrentzako proiektuak sortzen jarraituko du

imagen

Zaragozan aste honetan gauzatzen hari den nazioarteko jaialdian, FESTIVAL IBEROAMERICANO-an parte hartuko dute Nicaragua eta Euskal Herria ordezkatuz. Osaba untxia eta koiotearen abenturak obra aurkeztuko dute, urriak 1, 18h etan Arbolé antzerkian, Zaragozan.

Ostomila Txotxongilo taldea, Irunen finkaturiko antzerki talde profesional bat da. Txotxongiloak, musika eta Ahozkotasunaren inguruan lanean 6 urte beteko duen antzerki taldea.

Dena ongi joan ahala, taldea, Boliviako (La Paz) Titirikuti Nazioarteko jaialdian arukeztuko dira abenduaren 19, 20 eta 21ean.

Txotxongilo antzerkiaren bitartez, Euskal Herriko kultura ezagutzera ematea dute helburu besteak beste.

Taldeak Euskal Herrian emango dituen hurrengo emankizunak hauek izango dira:

  • Urriak 2, Izarra. (Araba) 18h. Herriko plazan.
  • Urriak 9, Berango (Bizkaia) 18h. Berangoko antzokian
  • Urriak 29, Berastegi (Gipuzkoa) 18h. Udaletxean
  • Azaroak 5, Irun (Gipuzkoa) 20h. Kabigorri Ateneoa
  • Azaoak 11, Alkiza (Gipuzkoa) 17:30h. Herriko frontoia
  • Azaroak 12, Tolosa (Gipuzkoa) 18h. Amarotz Auzoko kultur etxea
  • Azaroak 26, Iruña (Nafarroa) 12h eta 18:30h. Civivox San Jorge

Etiquetas: