Ostomila Irungo Txotxongilariak, mugen gaineko haurrentzako proiektuak sortzen jarraituko du

Zaragozan aste honetan gauzatzen hari den nazioarteko jaialdian, FESTIVAL IBEROAMERICANO-an parte hartuko dute Nicaragua eta Euskal Herria ordezkatuz. Osaba untxia eta koiotearen abenturak obra aurkeztuko dute, urriak 1, 18h etan Arbolé antzerkian, Zaragozan.

Hurrengo egunetan, asko izango dira Euskal Herritik Herrialde Katalanetara hurbilduko diren herritarrak. Era berean, asko izango dira Euskal Herrian Kataluniako erreferendumaren alde egingo diren ekimen ezberdinak. Hau ikusirik Askapenatik ekarpen internazionalista hau egin nahiko genuke:
Azken egunetan, kataluniako erreferenduma ekiditeko asmoarekin, jauzi bat egin du Espainar Estatuak. Elementu judizialak erabiltzetik, indar polizialak lehen lerroan jartzera pasa da Estatua. Papeletak, kartelak, militanteak nola kargu publikoak bahitzera pasa da.
Gaur, Diadaren egunean, gogoratu nahi genuen bi herrien artean egin zen erronka polit eta gogor bat. Portboutik Hendaiara txirrindaz egin genuen guztira 934 kilometro dituen bidea, 28.143 metroko desnibelarekin, 80 ordutan eta 6 ordu soilik lo eginez. Països Catalans-en eta Euskal Herriaren independentziaren alde!!
Hegazkin militarrak Bardea bonbardatzen ari dira berriz ere. Gaur eta bihar arituko dira “benetako armamentua” erabiliz praktika militarrak egiten, baina oraingoan ez dakigu zein ejertzito ari den. Bardeako Juntak egun bat lehenago egin du abisua, poligonoaren inguruko pistak itxiko direla esanez soilik, informazio gehiago eman gabe.
Abenduak 6 ez dugu ezer ospatzeko, errespetatu herriaren hitza!!