“Hondarribian Jazz” dela eta

 

Kartela

Astelehenean aurkeztutako “Hondarribian Jazz” dela eta oposizioko ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk, udal talde guztiek, hau adierazi nahi dugu.

  1. Musika jaialdi hau ekimen interesgarria izan daitekela iruditzen zaigu. Askotan eskatu izan ditugu kultura sustatzeko ekintzak gure herrirako.
  2. Beste behin ere prentsaren bitartez ezagutu dugula ekimena.
  3. Honelako ekimen bat antolatzeak denbora darama, Maria Serranoren hitzetan “udalak lan gogorra egin du azken asteetan hau antolatu ahal izateko” eta bidean herritarren ordezkarien erdiari informatzea ahaztu zaie.
  4. Aspalditik gatoz esaten Batzorde-informatiboak legeak eskatzen duen gutxienekoa betetzeko egiten direla eta udalbatzar joango diren gaiak diktaminatzeko bakarrik erabiltzen direla. Baina ez dago oposizioko kideoi eta beraz, herriari udal gobernuen asmoez informatzeko inongo borondaterik.

    imagen-jazz-hondarribia.cleaned.png
    Toki araubidearen oinarrizko legea

  5. Badakigu planifikazioa aldakorra den mundu batean zaila dela, baina Tokiko Gobernu ona bermatzeko, plangintza maila ezberdinetan egin behar da. Besteak beste Aginte-plana (legealdirako helburuak jasotzen dituena) eta Kudeaketa-plana urterako aurreikusitako ekintzen multzoa biltzen dituena esleitutako aurrekontuarekin.
  6. Aurrekontuaz ari garela…ez dakigu zenbatekoa da ekimen honen aurrekontua ezta zein Sailari dagokion. 2020an 300.000 euro kontsignatu ziren “HONDARRIBIA BLUES” jaialdirako…
  7. Azkenik, ez dakigu nola antolatu den jaialdia. Nolakoa den udalaren eta Jaialdiko zuzendariaren arteko harremana….

Dugun esperientziak sortzen dizkigun kezkak direla eta informazioa eskatzea besterik ez zaigu geratzen.

Igor Enparan, Abotsanitz; Josu Alvarez, PSE-EE; Xabier Isasi, EH BILDU

Etiquetas: