Greba deitu dugu Gipuzkoako Handizkako Arrain eta Itsaskien sektorean abenduaren 1, 5 eta 7an, eros-ahalmena mantentzearen alde

015 LEVANTEALM Recogiendo pescado

LAB - ELA - CCOO.- LAB (% 66'67), ELA (%26'67) eta CCOO (%6'67) Gipuzkoako Handizkako Arrain eta Itsaski Fresko eta Izoztuen hitzarmenean ordezkaritza dugun sindikatuok, heldu den abenduaren lean hasi eta abenduaren 5 eta 7an jarraipena izango duen hiru eguneko greba deialdia egin dugu.

2020an Gipuzkoako Handizkako Arrain eta Itsaski Fresko eta Izoztuen hitzarmenaren iraunaldia amaitu zen. Covid-19aren ¡zurriteak bete-betean harrapaturik, hitzarmen berriaren negoziazioa ez da 2022ko udaberrira arte hasi.

Zenbait bilera egin eta Mapesgik, patronalak, KPla eskaini zuenean, hitzarmenaren negoziazioa bide onean zegoela uste genuen arren, udako etenaldiaren ostean egin genuen bileran, denon harridurarako, enpresek KPla eskaintzeari utzi ziotela frogatu genuen. Gainez, eskaintzarik ez ziguten plazaratu. Jarrera hau onartezina da.

Azken urteetan ikusi dugu zenbat hazi den gure etxeetako argindarraren faktura. lkusi dugu erregalak zenbat garestitu diren eta zein garestia den gure lan-zentroetara iristea. Ikusi dugu zenbat garestitu den gure asteko erosketa-saskia. Aldiz, guk zeharo izoztuta dagoen 2020ko soldatarekin jarraitzen dugu. Arestian esan bezala, patronalak izan duen jarrera onartezina da, are gehiago kontuan hartuta aipatutako argindarraren, erregaien edo erosketa-saskien inflazioa KPlak markatzen duen inflazioa baina askozaz ere handiagoa dela.

Kontuak hala, eta ikusirik patronalak ez duela gure eros-ahalmena bermatzeko inolako asmorik, langileok, erabaki irmoa hartzeko unea dela sinetsita, mobilizatzeko garaia iritsi dela argi dugu.

Mapesgik bere jarrera aldatzen ez badu, negu gorria izango du aurretik.

Etiquetas: