“Gure Añabitarte”, Orereta Ikastolaren komunitatea omentzeko Urmuga Festibalak eta Kilometroak ¡ikastolen festak antolatutako egun osoko ekimena

irudia

Uztailaren 19a egun konpletoa izango da. Goizean mendl ibilaldi musikatuak Hendaia eta Irun lotzen dituen Santiago Zubitik eta Endarlatsatik Oiarizungo Gurutze auzoraino. Arratsaldeko 17:00etan, errioan gora San Pedrotik etorriko den patatxan, musika emanaldia izango da Lekuona Fabrikaren parean.

19:00etan Urmuga kontzertu erraldoia Orereta lkastolaren Añabitarte baserrian. Eta iluntizean, Añabitarte baserriaren erosketaren 50. urteurrena ospatzeko erromeria.

Urmuga Festibalak, mendia eta musika uztartzen dituen jaialdiak, eta Kilometroak Ikastolen festak antolatu dute egitaraua, hainbat eragilerekin elkarlanean: Urdaburu eta Girizia mendi taldeak, Albaola lisas Kultur Faktoria, Hibaika Arraun Elkartea eta Añabitarte Baserriko lantaldea, Orereta Ikastolaren baitako taldea. Egitasmoak, gainera, Orereta Ikastolak eta Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatuko Ikastolekin batera abian duen “Zubiak Eraikiz” ekimena izango du abiapuntu.

Musika emanaldi erraldoi bat, Añabitarten. Ondoren, erromeria

Arratsaldeko 19:00etan izango da kontzertu erraldoia Añabitarte baserriaren kanpoaldean. Bertan arituko dira bi orduz Urmugan Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ari diren goi mailako musikariak. Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Olaia Intziarte, Arkaitz Miner, Aire Ahizpak, Xutik taldea eta denak josten dituen Et Incarnatus Orkestra. Hitzordura ez du hutsik egingo Janus Lesterrek, Kilometroak 23 kantaren egileak.

Sarrerak 20 eurotan salduko dira helduentzat (16 urtetik gora), 5 eurotan DBH eta LHko gazteentzat eta dohainik izango dira adin horretatik beherako haurrentzat. Sarrerak fisikoki salduko dira eskualdeko puntu hauetan: Orereta-Errenteriako Erriola dendan eta Xenpelar Kultur Dendan, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian eta Urrats Paper Dendan, Lezoko estankoan, Pasai Antxoko lbaiondo tabernan eta Pasai Donibaneko Patxiku tabernan. Online ekainaren 15etik aurrera erosi ahal izango dira Urmuga Festibalaren, Kilometroak-en eta Orereta lkastolaren webguneetan.

Kontzertua amaitutakoan, erromeria egingo da Baserriaren pareko zelaian. Bertan afalizeko aukera izango da, Eusko Label eta Euskal Sagardoak produktuekin, eta dantza eta festa giroa nagusituko dira. Kontzertura igo eta jaisteko doako autobus zerbitzua eskainiko da 18:00etatik 19:00etara Joxe Migel Barandiaran kaletik (Errioxa birilgunea) Añabitartera igotzeko, eta 21:00etatik gaueko 24:00etara handik jaisteko.

Goizean, mendi ibilaldi musikatuak

“Zubiak Eraikiz” ekimenak eta Urdaburu mendi taldeak antolatuta, Girizia mendi taldearen laguntzaz, bi mendi ibilaldi irtengo dira goizeko 09:00etan: bata, Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago Zubitik; bestea, Lesakako Endarlatsa auzotik. Olartzungo Gurutze auzora iritsiko dira eguerdirako, eta bertako Beloaga gazteluan musika emanaldi berezi batez gozatu ahal izango dute 14:00etan. Hala nahi dutenentzat, antolakuntzak doako autobusak ezarriko ditu joan-etorriak egiteko. Mendi ibilaldietan izena emateko: www.kilometroak.eus/ekimenak/urmugakilometroak-2023

Hemen ibilbideen track-ak: Santiagoko Zubia-Gurutze eta Endarlatsa-Gurutze

Arratsaldean, patatxa, errioa eta musika

Albaola lisas Kultur Faktoriak antolatuta, patatxa ontzia San Pedrotik irtengo da Albaolako bertako eta Hibaika Arraun Elkarteko kideek eramanda. Lekuona Fabrikaraino iritsiko dira, eta 17:00etan errio gaineko kontzertua eskainiko dute Kilometroak ikastolen festaren omenez. Patatxatik bertatik egingo dute hori Harien Zurdak taldeko kideek, Arkaitz Miner musikariak eta bere taldekideek. Kontzertua doakoa eta irekia izango da. Ekitaldia amaitutakoan, 18:00etan doako autobusak irtengo dira Añabitarterantz.

Añabitarte baserria: historia bat herritarren zerbitzura

Orereta Ikastola 1963an herritik sortu zen eta Zamalbideko Añabitarte baserrian kokatu zuen nagusiki bere euskal hezkuntzaren jarduera nagusia 1973an. Duela 50 urte, alegia. Modu horretan utzi zituen atzean betiko 1495ean lohan Miguel de Acorda lehenengo jabeak eta geroztik bere ondorengo guztiek eta maizterrek baserriari eman zioten berezko erabilera.

Añabitarte baserriak eta Zamalbide auzoak garrantzi handia izan dute OreretaErrenteriaren historian; Añarbeko burdinola famatua eta hirigunearen artean kokatzen baita Añabitarte baserria. Añarben ekoizten ziren produktuak herrira, portura, itsasora, mundura eramateko Zamalbiden barrena garraitzen ziren. Horixe, auzoari jarritako izena, “Zamalbide”.

Gaur, Añabitarte baserriaren inguruan biltzen da Orereta Ikastolaren komunitatea. Hain zuzen, horiek izango dira ekitaldian omenduak. ltziar Navarro Orereta Ikastolaren lehendakariak azaldu duen moduan, “Añabitarte baserria lau horma baino askoz gehiago da. Orereta lkastolaren komunitatearen elkargunea da, garena egiten galtuenaren sinboloa. Ondare materiala eta ondare inmateriala elkarizen dira, beraz, bertan. 50 urte bete dituen honelan, gure omenaldia egin nahi diogu berari, eta bera bizirik mantenizen duen Orereta lkastolaren komunitate osoari. Herritar guztiekin partekatu nahi dugu poz hori, Añabitarte ere, Orereta Ikastola bezala, herritarren zerbitzura dagoelako”.

Hizlariak:

  • Migel Zeberio (Urmuga Festibala)
  • Marian Salazar (Urdaburu mendi taldea)
  • Itziar Navarro (Orereta Ikastolaren lehendakaria)

“Gure Añabitarte” ekimenari buruzko informazio xeheagoa:

www.kilometroak.eus/ekimenak/urmuga-kilometroak-2023

www.oreretaikastola.eus/kilometroak23

Etiquetas: