Irungo Udalak, beste behin ere euskara zokoratu du
EH Bildu.- Irunen larunbaterako aurreikusia zegoen Euskaraldiko ekitaldia lekuz mugitu behar izan zen azken unean, Irungo Udalaren arloen arteko koordinazio faltaren ondorioz.
EH Bildu.- Irunen larunbaterako aurreikusia zegoen Euskaraldiko ekitaldia lekuz mugitu behar izan zen azken unean, Irungo Udalaren arloen arteko koordinazio faltaren ondorioz.
Aski Da!.- Maiatzaren 12tik ekainaren 9ra udalak proposatu dituen lau partaidetza saioetan parte hartuko du Aski Da! kolektiboak. Udalaren proposamenak kolektiboaren hasierako eskaerak asetzen ez dituen arren, Irungo Udalak «egindako irekidura ariketa» baikorki baloratzen dugu, eta balorazioak hau amaitutakoan egingo ditugu. Aurrerantzean ere, etorkizuneko plangintza berrien lanketarako Euskara Mahaia edo Jarraipen Batzordea eratzeko beharra oroitarazten diogu udalari, agertu duen borondate berria, horretan gera ez dadin eskatuz.
Irungo AEK.- Aurten Euskaraldiaren baitan HIKALDIA egitasmoaren harira antolatu dugun HIKA ikastaroaren eta HIKODROMOaren berri emateko, Irungo herritarren artean ekimen honen berri emateko eta hizkuntza-ohiturak eraldatzen laguntzeko.
Aski Da kolektiboa.- Joan den abenduaren 4an Irungo gabonetako argiak pizteko ekitaldiak piztutako txinpartaren ondoren, Irungo Udalak barkamenak eskatu zituen ohar baten bidez. Hau onartuta, esan gabe doa euskararen egoera Irunen ez dela kultur hitzordu zehatz batean udalak agertu dezakeen begirunean oinarritzen. Hau adibide soil bat besterik ez da, eta udaletik egiten diren hizkuntza politikak eta bere borondate politikoa da baloratu beharra dagoena.
Berriro gertatu da, beste behin ere lIrungo Udalak ezikusiarena egin digu euskaldunoi. Ez da lehen aldia; zoritxarrez, ohituta gaude, ohituegi, eta mingarria bada ere, badirudi etsipenez hartzera ohitu garela.
Elkarretaratze jendetsua egin dute San Juan plazan, euskararen kontrako beste oldarraldi baten harira. Hizkuntza eskubideei ez ezik, adinekoen zaintza duinari eragiten dion epaia ere badela salatu dute.
Zerbitzu publikoetako lan eskaintzetan hizkuntz eskakizunak «diskriminatzaileak» direla argudiatuta, Gipuzkoako KABIAren adinekoen zaintzaile postuen salaketari buruzko ebazpena plazaratu dute epaileek, «euskara eskakizuna neurriz kanpokoa dela» esanez. Irunen ere eragina izango duenez, urriaren 29an, asteartea, San Juan plazan protesta egitera deitu dute 19:00etan.