Ez diogu kreditu feministarik ematen gobernu-talde honi

cartel

Abotsanitz.- 90. hamarkada eta 2000. urteetan “genero berdintasunak” ez zuen lekurik agenda politikoan. Neoliberalismoak eta neokontserbadurismoak eragindako atzerakaden garaia izan zen mendebalde osoan. Gurean, aski ezagutzen dugun gatazka propioak, agenda falta hau areagotu zuen. Hala baina, eskubide eta askatasun galera honek feminismoaren berpiztea ekarri zuen.

Eusko Legebiltzarrean Berdintasunerako 4/2005 Legea onartu zen arren 2010.hamarkadaren erditik aurrera hasi zen feminismoa indartzen. Mugimendua ikusezin bihurtzen zuten medio handien interes falta gaindituta sare-sozialak erabiliz masa-kulturara pasa eta plaza hura konkistatzea lortu zuen Feminismoak. Emakumeen manifestaziorako eta eztabaida feministarako gune hau sareetan zabaltzeak agenda politiko patriarkala haustea lortu zuen; baita, beranduago izan bazen ere, Hondarribian.

Halako batean, elite politikoak konturatu ziren atenditu gabe zeuden “gizarte sektore/botante”-ak zituela eta “Feminismo oportunista” edo “genero-berdintasun estrategia oportunista” bat sortu zuten.

Lehendik ere salatu izan dugun bezala, berdintasunaren aldeko borroka Hondarribiko PNVren eskuetan branding tresna batean mutatu da, oso estetizatua eta jatorrizko esanahia hustutzeko mehatxua egiten duena. PNVk, botere banaketa desorekatuaren irudia garbitu nahian, berdintasunaren aldeko borroka sistemari egokitzeko helburuarekin egiten du lan eta ez sistema bera ezbaian jartzeko eta benetako aldaketak egiteko. Honetarako feminismoa selektiboki bideratzen dute eta horren adibide nagusiak ditugu administrazioaren ateak eta egiturarako sarrera blindatzea Berdintasun teknikariari eta sailari.

Martxoaren 8aren ateetan gauden honetan (agintaldiko azkena) urtero adostu eta onartu ditugun konpromisoen gauzatze-mailaren inguruan hausnarketa egin behar dugu. Urtero PNVk EUDEL-ek egindako deklarazio instituzionala proposatzen du eta ohikoena da gehiengoak sinatzea, izan ere, filosofia ederra duten deklarazioak dira. Deklarazio hauek emakumeek egiten dituzten bizitza sustengatzeko zaintza lanaz, intersekzionalitatez eta diskriminazio mota guztiak ezabatzeaz eta denbora/lanaren banaketa desorekatua zuzentzeaz mintzatzen dira eta horretarako tokiko erakundeak indartu eta sareak eraiki behar direla aldarrikatzen dute.

Honek, baina, arazoa sortzen du oso ambiziosoak diren konpromisoak jaso eta gero, udal gobernu honek, gauza daitezen baliabideak ez baititu jartzen. Ondorioz, lehen esan bezala, konpromiso horiek hutsak geratzen dira. Horregatik, Abotsanitz Udal Taldeak bilera bat proposatu du Udal Talde guztiok 2023 urteari begirako gauzatu ahal diren konpromisoen adierazpen bat egikaritu dezagun.

2019, 2020, 2021 eta 2022an hartutako konpromiso eta haien gauzatzea jasotzen dituen taula osatu dugu, azalpen hau oso modu argian ilustratzen duelako.

Etiquetas: