Auzo plana Larreaundin

imagen

Larreaundi Auzo Elkartea.-Azken hilabeteetan, Larreaundiko auzo plana garatzen ari gara. Hainbat bilera burutu ondoren, ekipemanduen, mugikortasunaren edo gertuko zerbitzuen inguruko hainbat proposamen jaso ditugu.

Orain ahalik eta auzotar gehienen iritziak jaso nahi ditugu ere eta horretarako online galdetegi bat prestatu dugu: forms.gle/u2ruM7EmMAYLCdU96

Hurrengo asteetan, galdetegi horren zabalpena burutuko dugu garrantzitsua baita auzo planak jasoko dituen proposamenak babes zabala izatea auzoan.

Galdetegia paperean erantzun ahalko da ere auzo elkarteko egoitzatik pasata astelehenetik ostiralera goizez.

Etiquetas: