Auzo plana Larreaundin
Larreaundi Auzo Elkartea.-Azken hilabeteetan, Larreaundiko auzo plana garatzen ari gara. Hainbat bilera burutu ondoren, ekipemanduen, mugikortasunaren edo gertuko zerbitzuen inguruko hainbat proposamen jaso ditugu.

EH Bildu.- Joan den ostiralean egindako udalbatzan, alkateak Zaisa elkarte publikoak Via Irun proiektuaren ardura hartu ahal izateko tramitatu behar zuen puntua erretiratu behar izan zuen.
EH Bildu.- Via Irun, edo Irungo tren eremua berreskuratzeko proiektua, guztiz estrategikoa da Irunentzat, eta hori dela-eta horren inguruko prozesu guztia arduraz eta era egokian gauzatzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ezaguna da, EH Bilduk herriaren benetako parte hartzea bultzatu duela beti, are gehiago hain estrategikoak diren proiektuen inguruko erabakietan.
Alderdi ekologistaren ustez, Udalak diseinatutako prozesua ez da egokia irundar guztien inplikazioa lortzeko, on line inkestetara eta zentro zibiko bakarrean bilera batzuk egitera mugatu direlako. “Sekulako aukera baten aurrean gaude, eraginpeko auzoak erdigunearekin konektatzeko, eta Irun Hondarribiarekin eta Europako bide berdearekin lotzeko aukera izango baitugu. Eta aukera hori ondo aprobetxatu behar dugu”