Pozik aurkeztutako bi mozioak ahoa batez onartuak izategatik

aho batez.cleaned.jpg

Abotsanitz.- Joan den martxoaren 2an, udalbatzaren osoko bilkura ospatu zen. Abotsanitzek bi mozio aurkeztu zituen bertan. Lehenengoa “Kirol Txartela Mugiment” ekimenera atxikitzeari buruzkoa eta bigarrena, errolda sozialari buruzkoa. Oso pozik gaude proposamenak onartzearekin, herritarrei erreztasun gehiago eta babes handiagoa emango baitiegu.

Kirola sustatzeko eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzeko sortu zuten Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Kirol Txartela Mugiment proiektua. Proiektu honen bitartez, programa honi atxikitutako udalerriko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahal izango dira, gastu gehigarririk izan gabe. 151 instalazioz osatutako sarea osatu da dagoeneko eta Hondarribitik urbil daude adibidez, Oiartzun, Errenteria, Donostia eta Pasaia.

Hondarribia “Kirol Txartela Mugiment” ekimenera batzea oso interesgarria da hondarribitar abonatu askorentzat, izan ere, askok hondarribitik kanpora egiten dugu lan. Hemendik aurrera, sistema honetara atxikitzearekin herritar askok kirola egiteko aukera izango dute hobe datorkion ordutegi eta espazioan. Adostasun honekin, bizimodu osasuntsuan aldeko lanean aurreraupusu bat eman dugu.

Bigarren mozioa onartzearekin, errolda-soziala martxan jartzeko eskari-pakete bat ontzat eman zen. Oinarri-oinarrizko tresna da errolda-soziala eta gizarteko pertsona zaurgarrienak artatzeko ezinbestekoa da erroldatuta egotea, izan ere, prestazio-publikoak jaso ahal izateko funtsezko agiaria da (hezkuntza, Osasuna, doako justicia, bestelako laguntza sozialak…). Errolda sozialaren bitartez kalean bizi direnak eta infraetxeetan bizi direnak erroldatzeko aukera izango dute. Gainera, beraien nortasuna justifikatzeko agiriak indarrean ez dituzten edo agiririk ez duten pertsonen kasuak aztertzeko konpromezua ere hartu da, hauek gehienetan migratuak eta emakumeak baitira.

Azkenik, 2022ko apirilan, Abotsanitzen ekimenez onartu zen kirol-eremuaren desafekzioa eskatzeko borondate politikoa berrestu da, PNVk sartutako mozio baten bidez.

Etiquetas: