Ekainaren 10ean bizikletarekin lotutako festa topaketa bat egingo da Lesakan

irudia

Balaztak Nafarroako NASUVINSArekin eta Hendaiako Recycl 'Arterekin batera garatzen duen BICI - CONNECT* proiektuaren baitan, bizikletarekin lotutako festa topaketa bat egingo da.

Ekitaldiak bi zati ditu.

  1. Lehenengo zatian, txirrindularien bi zutabe irtengo dira, Bidasoako bide berdetik Lesakaraino. Bata goizeko 10: 00etan abiatuko da Behobiako zubitik eta bestea Sunbillatik aterako da 11: 30ean.
    Behobiatik abiatuko den zutabearentzat antolatzaileek hornitutako amaiketako bat egingo da, Beran, 12: 00ak aldera. Une horretan herri honetako eta inguruko txirrindulariak sutabera gehitzea espero dugu, elkarrekin Lesakaraino jarraitzeko.
  2. Bigarren zatian, behin hara iritsita, bi zutabeak bilduta, antolatzaileek tokiko produktuen dastatze bat eskainiko dute doan, indarrak berreskuratzeko eta, horrela, arratsaldean programatu diren joko eta jardueretan parte hartzeko. Jarduera hauek gutxi gorabehera 16: 00ak arte iraungo dituzte.

Aurreikusitako programa

  • 10:00 - 10:30 Ibilaldia. Behobia zubitik irteera.
  • 11:30 - 12:00 Amaiketako Beran
  • 13:00 PLAZA ZAHARRA. Lesakara iritsi eta bi zutabeen arteko topaketa: Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako txirrindulariak.
  • 13:00 – 14:00 KASINO JATETXEA. Bertako produktuen dastaketa.
  • 14:00 - 16:00 BIZI-KLETA FESTA. Tailerrak, jokoak, musika,...

Kontuan hartu beharreko gai garrantzitsuak.

  • Garrantzitsua da Lesakaraino bidaiatzen dugunok gure bizikletak egoera onean eramatea, nahiz eta zulaketak edo matxura txikiak konpontzeko tailerreko gutxieneko arreta-zerbitzua eta botikin bat egongo diren.
  • Ongietorriak izango dira Behobiatik Lesakara bizikletan iristeko kemenez edo animoz haien burua gai ikusten ez duten pertsonek. Baino, hal badute, bizikletak hara eramatea gomendatzen da, topaketaz hobeto gozatzeko.
  • Itzulera ez dago antolatuta, eta, beraz, bakoitzak bere kabuz egingo du, komenigarritzat jotzen duenean; hala ere, irteeren berri ematen saiatuko dira, taldeak osatu ahal izateko.
  • Opari txikiak egongo dira parte-hartzaileentzat.

BICI CONNECT mugaz gaindiko proiektua da, Euroeskualdeak finantzatua eta Irungo Udalak, Nafarroako Gobernuak, Hendaia Hiriak, Nouvelle Aquitainek eta Syndicate de movilité du Pays Basquek finantzatua.

Jarduera honetan CEDERNAk eta Lesakako Udalak ere parte hartzen dute

Etiquetas: