Balaztak Nafarroako NASUVINSArekin eta Hendaiako Recycl 'Arterekin batera garatzen duen BICI - CONNECT* proiektuaren baitan, bizikletarekin lotutako festa topaketa bat egingo da.
Kontenporanea programak artista gazteek eta artista gazteentzat zuzendutako eta egindako arte-proiektu bat egitea proposatzen du. Artearen, sorkuntza kolektiboaren, parte hartzearen, hiriko artearen eta aire zabaleko aisialdiaren topagunea, Irungo Carlos Blanco Aguinaga (CBA) kultur zentro berrian egoitza izanik.
Burutakzio topaketak sistema kapitalista patriarkalaren kontra aritzekobitartekoak eskaintzera datorren ekimena da. Gazteok gure egunerokotasunean gu geu izateko aukera nola ukatzen zaigun ikusten dugu, gazte, aske eta burujabe izateko aukera, eta zapalkuntza horren aurrean ezinbestekoa zaigu ahalduntzea.