Espainiako Estatutik elkartasuna ekainaren 6 ko Frantziako pentsiodunen borrokarekin

imagen

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Espainiar Estatuko Herri eta Komunitate ezberdinetako pentsiodunen erakunde eta mugimenduok gure elkartasun osoa adierazten dugu Macron presidentearen pentsioen erreformaren aurka Frantziako langile klaseak duela lau hilabete baino gehiagotik daraman borrokarekin.

Ekainaren ban greba eta manifestazioen 14. jardunaldia egingo da Frantziako lurralde osoan, herrialdeko 13 langile-erakunde garrantzitsuenak biltzen dituen Intersindikalaren deialdi bateratuari erantzunez.

Langile-klasearen batasun esparru hori funtsezkoa izan da pentsio publikoen defentsaren eta gaur egun garatzen ari den lan- eta gizarte-eskubideen aldeko borrokak herritarren babes sendoa izan dezan, Macronen eta bere gobernuaren politika antisozialen gaitzespenarekin batera. Gainera, eredu da Europako eta munduko herri guztientzat, Frantziako langile-klaseak erakusten duen kontzientzia-maila handia dela eta.

Kapitala pentsio-sistema publikoen aurka erasotzea ohikoa da munduko herrialde guztietan. Europan, pentsioen zenbatekoak murriztu, pentsioen kudeaketa pribatizatu, erretiro-adina atzeratu eta abar nahi dituzten erreformak programa neoliberal beraren parte dira: eliteak mugarik gabe aberastea, baliabide eta zerbitzu publikoak arpilatzea, biztanleria pobretzea eta eskubide sozialekin amaitzea oinarri hartuta.

Horregatik, zuen aldarrikapenak gureak ere badira, eta horiengatik borrokatzen jarraitzen dugu duela 6 urte baino gehiagotik (pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea eta bermatzea, pentsio baxuenen igoera eskatzea, genero-arrakala amaitzea, erretiro-adina murriztea — pentsioen sistema publikoa bermatzea pribatizazio-saiakeren aurrean —). Soldata duinak, lan- eta gizarte-eskubide guztiak eta pentsio publikoak defendatzeko gure borrokak koordinatzearen alde gaude. Etsai bera dugunez, erantzunak bateratua, indartsua eta nazioartean koordinatua izan behar du.

Espainiako Estatutik, adierazpen hau sinatzen dugun pentsiodunen gizarte-erakundeok, aurreko mobilizazioen arrakastagatik pozten gara, elkartasuna adierazten dugu eta ekainaren 6ko egun berriari babesa ematen diogu, ezarritako erreforma hain modu antidemokratikoan indargabetzea lortzeko helburuarekin, eta hori lortu arte borrokan jarraitzera animatzen zaituztegu.

¡BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU!

  • ASJUBI40 (Asociación Jubilación Anticipada sin Penalizar),
  • COESPE (Coordinadora Estatal por la Defensa del Sistema Público de Pensiones), EHPM (Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria),
  • MADPP (Movimiento Andaluz en Defensa de las Pensiones Públicas),
  • MODEPEN (Movemento Galego en Defensa das Pensións e os Servizos Públicos), UNIDAD COESPE (Coordinadora Estatal de Pensionistas),
  • PLATAFORMAS DE PENSIONISTAS de Badajoz, Móstoles.

Etiquetas: