Osasun Bidasoa hilaren 22ko manifestazioetara atxikiko da

Plataforma Osasun Bidasoa 04-03-23

Osasun publikoaren defentsan eta Osakidetzaren desegitearen aurka kaleak hartuko dituzte hilaren 22an Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Donostian izango da plataforma bidasoarra.

Osasun Bidasoa Plataformak jakinarazi du hilaren 22an, larunbata, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo diren manifestazioetara atxikiko direla. Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak deituta, osasun publikoaren defentsan eta Osakidetzaren desegitearen aurka irtengo dira kalera. Osasun Bidasoako kideek Donostiako mobilizazioan parte hartuko dutela aurreratu dute. 17:00etan hasiko da manifestazioa, Bulebarretik.

Informazio gehiago: opaherriplataformak.eus/

Etiquetas: