Bidasoa Osasun Plataforma

Euskara

Bidasoaldeko osasungintza publikoaren egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Bertako zerbitzuak galtzen ari gara, eta pribatizazioa hedatzen ari da

Concnetración Plaza ensanche Irun Osasun Bidasoa Plataforma

Osasun Bidasoa Plataforma.- Uda igaro ondoren, Bidasoaldeko osasungintza publikoaren egoerak okerrera egiten jarraitzen du. Larrialdietan langile gutxiago daude eta ez dago pediatria-arretarik; gero eta paziente gehiago bideratzen dituzte zentro pribatuetara, eta urologia, errehabilitazioa eta Minaren Unitatea kolapsatuta daude. Horixe da gaur egungo egoera.

Osasun Bidasoak Bidasoako larrialdi-arretaren kolapsatzeko arriskuaz eta osasun publikoaren narriaduraz ohartarazten du

Rueda de prensa de Osasun Bidasoa

Osasun Bidasoa Plataforma.- Bidasoa Ospitaleko pediatriako larrialdiak itxi zirenetik, Bidasoa Ospitaleko larrialdi-zerbitzuko eta Irungo Erdialdeko EAGko (Etengabeko Arreta Gunea) profesionalek salatutako egungo egoerak arrisku handia dakar Bidasoko larrialdi-arreta kolapsatzeko.

Bidasoaldeko larrialdi-arretaren kolapsoa Irun erdialdeko EAG-a ere muga-mugan

Cientos de personas se concentran frente al Hospital Comarcal del Bidasoa. Autora: Jara Molina

Osasun Bidasoa.- Irun Erdialdeko etengabeko arreta guneko (EAG) langileok gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Bidasoa ospitaleko larrialdi zerbitzuko gure kideei, eta publikoki adierazi nahi dugu bat egiten dugula eskualdean larrialdi-arretan gertatzen ari den gainbeheraren harira plazaratu berri duten adierazpenarekin.

Bidasoa esiko beste zerbitzu baten hondoratzea... larrialdi zerbitzua norabiderik gabe doa

Foto Archivo: concentracion hospital comarcal bidasoa

Osasun Bidasoa.- Testu hau sinatzen dugun Bidasoa ESIko Larrialdi Zerbitzuko medikuok, betebehar moral bat sentitzen dugu zerbitzuaren benetako egoera azaltzeko, bai Zuzendaritzaren baita Osakidetzaren beraren pasibotasunaren eta aurreikuspen faltaren aurrean ere. Gure kezka zuzenean lotuta dago herritarrei eskaintzen diegun osasun-arretaren kalitatearekin, eta horregatik beharrezkotzat jotzen dugu egoera hau partekatzea eta iritzi publikoari helaraztea.

Osasun zerbitzu kenduak berreskura ditzagun. Osasun Bidasoaren mobilizazio berriak

Prentsaurrekoaren unea

Osasun Bidasoa.- Bidasoan osasun publikoaren arretaren etengabeko okertzeak herritarrak berriro mobilizatzera bultzatu ditu, Osakidetza-k eskaintzen dituen zerbitzuen itxieraren eta prekarizazioaren aurka.

2025eko apirilaren 13an Hospital Bidasoa-ko pediatriako larrialdiak itxi ziren, eta ez da hobetu agindu zen arreta pediatrikoa.

Abotsanitzen haserrea, Osakidetzak promesak bete ez dituelako eta osasun-arreta hondatzen dijoalako

Manifestación Irun 2025-05-31

Abotsanitz.- Osasun Bidasoa plataformak egindako salaketa gure egin nahi dugu, onartezina den errealitate bat Gizarteratu baitu: Bidasoako eskualdearentzat osasun-arreta hobetzeko Osakidetzak egindako promesen ez-betetze sistematikoa, alegia, Hilabeteak dira Osakidetzak aldaketa batzuk iragarri zituela, bai eta urgentzia pediatrikoen itxiera eta osasun-birmoldaketa bat emango zela. Albiste horrek, erantzun-sozial indartsu bat ekarri zuen ondoriotzat.

Orriak

RSS - Bidasoa Osasun Plataforma-rako harpidetza egin