Lau kapitain berri ditu alarde publikoak

imagen

Olaberria, San Migel, Bidasoa eta Santiago konpainietan izango dituzte berritasunak. Bestetik, Maite Bergarak jenerala izaten segituko du.

Alarde publikoko batzordea lanean dabil jada 2023ko San Martzial eguneko desfilea antolatzeko. Dagoeneko jakina da aurten konpainia berri batek parte hartuko duela, San Migel konpainiak, alegia, baina berritasun gehiagoren berri ere eman du gaur batzordeak.

Izan ere, lau konpainiak kapitain berria izango dute. Bidasokoa Maider Resende Tejedor izango da; Olaberrikoa Iker Muñoz Garate; Santiagokoa Alberto Porto Cachaza; eta San Migel konpainiaren lehen kapitaina Mikel Malmierka Picado izango da.

Bestetik, Maite Bergara Iraetak eutsi egingo dio jeneralaren paperari. 2019an hasi zen zaldi gainean interpretazio hori egiten Bergara eta aurtengoa hirugarren aldia izango da, pandemiagatik alarderik ez delako egin.

Etiquetas: