IRUNGO ALARDEA. Kantinerak aukeratzeko hautagaien egutegia
Irungo Alardea.- Irungo Alardearen 2026ko hautagaitzen eta kantineren aukeraketaren egutegia zabaldu da. Informazio gehiago: www.alardepublico.org
Irungo Alardea.- Irungo Alardearen 2026ko hautagaitzen eta kantineren aukeraketaren egutegia zabaldu da. Informazio gehiago: www.alardepublico.org

Alarde Publikoa.- Gero eta hurbilago ditugu herriko jaiak, eta haiekin batera heldu da San Martzial Alarde berri bat.
Lortutako aurrerapenak eta askatasunak arriskutan diruditen garai nahasiotan, guk berriro ekingo diogu Alarde parekide bat antolatzeari; alegia, aukera-berdintasuna jaiaren eta erritualaren muinean txertatua duen Alardeari. Aurten, gainera, konpainia berri bat izango dugu bidelagun, Meaka auzokoa.

Alarde Publiko.- Aginteen Juntak eta Alardearen Juntak honako agintari hauek izendatu dituzte 2026ko Alardearentzat.

Alarde Publiko.- Joan den urriaren 10ean Alarde Publikoaren Junta egindako bileran, Patxi Pérez Goñi aukeratu dute 2026. urterako Alardearen Jeneral berri gisa.

Berdintasuna eta tradizioa berriro batu dira desfile berean
Alarde Parekidearen Junta.- Beste behin, Alarde parekidearen desfileak frogatu du berdintasuna eta tradizioa eskutik helduta joan daitezkeela. Aurten ere egun ahaztezina izan da, non hamalau konpainia eta unitatek (aurten Meakako konpainia batu zaie) dena eman duten, jaia, topaketa eta emozioa zailtasun ororen gainetik nagusitu daitezen.
Alarde Publikoa.- Datorren asteburuan txilibitua eta danbor jotzen ikasteko tailerrak hasiko dira Lekaenea eta Eguzkitzako ikastetxeetan.

Gaur ostiralean, maiatzak 2, hasiko dira Alarde Publikoko kantineretarako hauteskundeak.