Lanuzteak hasiko dituzte Irungo posta zerbitzuan

Irungo Posta Zerbitzua

CCOO-LAB-ESK-UGT.- Irungo Correoseko langileek greba partzialak iragarri dituzte, uztailaren 3an hasi eta mugarik gabe luzatuko direnak. Lanpostuak ez betetzea kezkagarria da, eta denbora asko daramate egoera hori jasaten. lrunen muga guztiak gainditu dira, eta 9 lanpostu bete gabe geratu dira. 800 jakinarazpen baino gehiago pilatu dira hauteskunde osteko aldian, eta enpresak ez du inolako errefortzurik kontratatu edo hutsik dauden lanpostuak bete.

Azpimarratu behar da Irunen hedadura gero eta handiagoa dela, auzo berriak eraiki baitira. Bada, ezinezkoa da egunero herri osoan posta-legeak eskatzen duen bezala posta banatzea banaketaunitatean gaur egun dauden langileekin.

Hala, Correosek ez du betetzen Posta Zerbitzu Unibertsala, eta etengabe atzeratzen dira legeak berak gutunak eta jakinarazpenak entregatzeko ezartzen dituen epeak. Langilerik ez dagoenez, enpresak beste produktu mota batzuk lehenesten ditu, hala nola paketeria. CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok egoera horrek langileengan sortzen duen gehiegizko ahalegina salatu nahi dugu, langileen lan-baldintzei eragiten dielako. Uztailaren 3an beste hauteskunde-kanpaina bat hasiko da; kanpaina horren berezitasuna da uda sasoian egingo dela, eta, beraz, lankide asko oporretan egongo direla, horrek dakarren lan-gainkargarekin. Posta bidezko boto-eskaeren erregistro guztiak gainditu dira, eta, oraingoz, ez dago lanpostu guztiak betetzeko aurreikuspenik.

Beraz, Correosi eskatzen diogu absentzia guztiak modu iraunkorrean betetzeko, kalitatezko postazerbitzu publikoa bermatzeko.

Etiquetas: