Osakidetzaren defentsan eta Osasun Publikoa desegitearen aurka. Otsailaren 25ean Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak betetzera

cartel

Euskal Herriko Pentsioduen Mogimendua.- SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, eguerdiko 12etan, Bilbon (Jesusen Bihotza plaza), Do- nostian (Boulevard) eta Gasteizen (Andre Maria Zuriaren plaza). Eta gizarte mugimendu eta eragile guztiak gonbidatu dituzte horiekin bat egitera, Osakidetzaren defentsan eta osasun publikoa desegitearen aurka.

Mobilizazio hauek azken hilabeteetan Hego Euskal Herriko hainbat herritan egindako protesta, elkarretaratze eta manifestazioen jarraipena dira. Horietako azkenak, otsailaren 15ean Nafarroan Osasunbidean egin zen greba eta mobilizazioa, foru komunitateko sektore publiko osoarekin batera, eta Ezkerraldeko eta Mehatzaldeko mobilizazio pentsioduna -1.000 pertsona baino gehiago bildu zituen- otsailaren 20an egin zen Gurutzetako ospitalearen aurrean.

Osakidetzaren eta Osasunbidearen narriadura-egoera kezkagarria da. Behin-behinekotasuntasa % 50etik gorakoa da. Itxaron-zerrendak izugarri igo dira, eta traumatología espezialitateetan 14 hilabete baino gehiago dituzte. Telefono bidezko kontsultek aurrez aurrekoak gainditzen dituzte. Familia-medikuak ikusteko atzerapena 14 egunekoa da, eta zentzuzkoena, berriz, 2 egunekoa da. Medikurik ez dagoenez eta behin-behinekotasuna handia denez, medikuarengana jotzen den bakoitzean beste mediku batek artatzen zaitu, eta, beraz, pazientearen jarraipen ona hausten da. Lan-gainkarga sistematikoa izaten da, plantilla gutxi dago, ordezkapenik ez dago eta lanpostu hutsak ez dira betetzen, lan-baldintzak murrizten dira, eta horrek nekea, estresa eta laneko bajak eragiten ditu, eta eragin handía du sektoreko profesional guztiengan.

Era berean, Deustu, Zumarraga edo San Martingo (Vitoria-Gasteiz auzoa) Etengabeko Arreta Puntuaetan eta Santiago Ospitaleko larrialdietan egindako murrizketen ondorioak agerian daude, baita Basurtuko bihotzeko kirurgia ixteko proiektuan ere. Lehen mailako arretako ordutegien eta zerbitzuen murrizketan ohizko gauza bihurtu da oporraldietan. Horrek guztiak gordin erakusten du egiturazko arazo batzuen aurrean gaudela, kategoria eta estamentu profesional guztiei eragiten dietenak, bai eta Osakidetzak eta Osasunbideak EAEn eta Nafarroan dituzten osasun-zerbitzu guztiei ere. Europako parametroetan gaudela esan digute, baina 100.000 biztanleko, EAEn 3,1 ohe baino ez ditugu, eta Nafarroan 2,7, Europako batez bestekoa 4,1 denean. Gauza bera gertatzen da inbertsioekin, Europakoen oso azpitik baitaude.

Kalitatezko osasun publiko batek artatuak izateko eskubidea dugun herritar garen aldetik, egunez egun egiaztatzen dugu zuzenean pairatzen ari garela zerbitzu horren murrizketa iraunkorrak, lankontratuko langileek jasaten duten prekarizazioa eta, horrekin batera, eskubide subjektibo eta unibertsal bat pribatizatzeko prozesu galopantea. Alarma handia sortzen digu, era guztietako ondorioengatik, zerbitza publiko honetako langileak irizpide klasistekin banatzeko ageriko salakerek.

Bestalde, zerbitzu soziosanitarioen atzerakada (egoitzak, etxez etxeko arreta) gero eta handiagoa da. Foru Aldundiek ez dituzte beren erantzukizunak aintzat hartzen, eta kudeatzaile pribatuekin itunak egitea bultzatzen dute, beren etekinak soilik bilatzen baitituzte, adinekoei kalitatezko arreta ematearen kaltetan.

EAEKko hiru hiriburuetako kaleak BETE EGIN BEHAR DIRA OTSAILAREN 25EAN, Osakidetzako zuzendaritzak, Osasun Sailak eta Lakuako Gobernuak jarrera alda dezaten eta ezagutzen ditugun arazo larriak konpontzeko negoziazioak egin ditzaten. Era berean, Aldundiek zerbitzu soziosanitarioetan itundutako sistemekin amaitzea eskatu behar da. Osasun publikoaren arazoak herritar guztiel eragiten die.

Horregatik guztiagatik, EHPM-MPEH eta Euskal Autonomia Erkidegoko pentsiodunak hiru hiriburuetan mobilizatuko gara otsailaren 25ean, sindikatu deitzaileekin batera, beren aldarrikapen espezifikoen alde eta adineko eta pentsiodun guztien zaintza eta osasuna bermatuko duen osasun publiko eta kalitatezkoaren alde.

Etiquetas: