Emakume Pentsiodunen III. Batzarra

Foto III Asamblea Mujeres Pensisonistas

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen Batzarra.- Bilbon eta Gasteizen egindako aurreko batzarretan bezala, III. Batzarrak ere arrakasta handia izan du. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko 130 emakumek baino gehiagok parte hartu dugu, eta sindikatuen (ELA, LAB, STEILAS eta ESK) eta Euskal Herriko mugimendu feministaren ordezkaritza izan dugu.

Askotariko bizipenak eta esperientziak dituzten hainbat emakumeren topaketatik sortutako erresonantzia emozionalak eztabaidarako eta parte-hartzerako giro oso positiboa sortu du.

Lau eztabaida-talde egin ditugu Batzarrean aurkeztu eta bertan onartu den ZAINKETEI buruzko dekalogoaren inguruan.

Batzarra amaitu ondoren, manifestu hau irakurri da: ZAINTZA ETA PENTSIO DUINEN ALDE! 1080 €, ORAIN!

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kide batek ere, Andrea Uñak, poema bat errezitatu du eta Itziar Rekaldek ipuin bat eskaini digu, biak Palestinako herriak bizi duen egoerarekin zerikusia duten gaiekin.

Minutu bateko isilunea egin da Israeldik Palestinako herriaren aurka irekitako gerraren ondorioz hildakoengatik.

Era berean, azaroaren 30ean egindako zainketen greba orokor feministaren ekimenari babesa emateko akordioarekin eta borondatearekin atera ginen.

Azkenik, parte-hartzaile talde handi bat bazkari batean bildu gara egunaz gozatzen jarraitzeko, zerbait ikasi badugu 2018az geroztik daramagun borrokak ere sari asko ematen baititu.

ZAINTZA ETA PENTSIO DUINEN ALDE!1080 €, ORAIN!

Gaur, 2023ko urriaren 20a, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko emakumeok III. Batzarra egin dugu. III.

Batzar honetan XXX emakumek baino gehiagok parte hartu dugu eta Zainketen gaian sakondu dugu.

Izan ere, zaintzak bizitza osoan zehar beharrezkoak diren arren, urteak betetzen ari garenean, zainketabeharrak areagotu egiten dira pertsona bakoitzaren egoeraren arabera (fisikoa eta mentala). Baina egoera ekonomikoa ere bereziki garrantzitsua da. Eta, hain zuzen ere, garrantzi horregatik ¡a 6 urte daramatzagu gutxienez 1080 €-ko gutxieneko pentsioa eskatzen, 14 ordainsaritan.

Baina ezin dugu ahaztu, gure gizartean, zaintza-sistema batez ere emakumeei esker mantentzen dela.

Hau da, bizitza osoan beren familiak zaintzen jardun duten eta lan horretan jarraitzen duten emakume askoren doako lanari esker, enplegua dutenen lanaldi bikoitzari esker eta etxeko lanaren ardura osoa beren gain hartzen dutenei esker, eta emakume zaintzaileen esplotazioari esker, emakume horiek oso proportzio handian baitira emakume migratuak.

Horregatik, batzar honetatik aurrera, gure begirada eta ekintza are gehiago jarriko ditugu zaintzaren gaian, ezin baitira soilik emakumeen mende egon. Orain arte parte hartu ez dutenek ere inplikatu beharko dute. Era berean, erakundeek beren eginbeharra bete dezaten nahi dugu. Eta aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren joera pribatizatzailearen aurrean, argi eta garbi esan nahi dizuegu ez dela hori emakume pentsiodunen eredua. Izan ere, zainketa publikoen sistemaren deskalabrua ez da kasualitatea, erakundeek berek bultzatu eta faboratutako pribatizazio-prozesu baten ondorioa da.

EHPMko emakumeok zaintza publikoak, duinak eta kalitatezkoak eskatzen ditugu. Zainketa horiek unibertsalak izan behar dute, pertsona guztien oinarrizko eskubidea delako.

Ezin dira norberaren egoera ekonomikoaren mende egon, eskubide kolektiboa izan behar du. Zaintzasistemak publikoa izan behar du, eta ez zaintza negoziotzat hartzen dutenen jatortasunerako gordetako eremua.

Asanblada honetan emakume pentsiodunek parte hartu dugu, eta astelehenetik astelehenera, ia sei urtez, kalean egon gara pentsio eta zerbitzu publiko duinak aldarrikatzen. Zerbitzu publiko horien alde egiten dugun borroka areagotu egingo da gaurtik aurrera,horrela erabaki dugulako.

Gaur, Bergaran bilduta, honako hau berresten dugu

  • Mobilizazioa da geratzen zaigun bide bakarra, zaintza unibertsalak, kalitatezkoak eta langileen zen erabiltzaileen eskubideak errespetatzea nahi badugu.
  • Mendeko pertsonak etxean zaintzeak profesionalizatua, integrala eta kudeaketa publikokoa izan behar du.
  • Egoitzek eta eguneko zentroek publikoak izan behar dute, eta zaintzaren kalitatea lehenetsi behar da.
  • Zaintza-zerbitzuek hurbilekoak izan behar dute, eta ez gure ingurunetik urrun. Pertsonek erabakitzeko gaitasuna izan behar dute beren zainkete1 buruz.
  • Zaintzako langileen lan-baldintzak duinak izan behar dira
  • Zaintza-lanak egiten dituzten etxeko langileak zaintzaile profesional gisa aitortu behar dira, eta berehala sartu behar dira Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean, eskubide guztiekin,erregularizatzeko aukera emanez.

Gaur indarberrituta atera gara batzar honetatik. Batzarrean zainketei buruz onartu ditugun akordioak jasotzen dituen dekalogo batekin atera gara.

Era berean, azaroaren 30ean egingo den zaimketen greba orokor feministaren ekimenari babesa emateko akordioarekin eta borondatearekin atera gara.

Deialdi berezia egiten dugu antolaketaprozesu osoan, sareak eta aliantzak ehuntzeko prozesuan eta, oro har, greba-egunaren aurretik, bitartean eta ondoren programatzen diren jarduera guztietan parte hartzeko.

Bizitza osoa daramagulako zaintzen, zaintza duinak nahi ditugulako behar ditugunean!

Kalitatezko zerbitzu publikoak!

Zaintza-sistema publiko eta kalitatezkoaren alde!

Gutxienez 1080 €-ko gutxieneko pentsioa

Etiquetas: