Lehendakariak San Telmo Gaztelura egingo duen bisita Hondarribiaren aldeko aldarrikapenerako baliatuko du Abotsanitzek

imagen

Abotsanitz.- 2022ko urtarrilaren 11n jakinarazi zion Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendariak Hondarribiko Udalari Irungo Jabetza Erregistroak San Telmo Gazteluaren lehentasunez erosteko eskubidea jakinarazi ziola.

Ikusirik Jaurlaritzak erosketa hori egikaritzeko asmorik ez zuela, Hondarribiko Udaleko bozeramaile bileran proposatu genuen gaztelua babes mailarik altueneko ondarea zela eta jabetza pribatutik publikora pasatzeko aukera baliatu beharra zegoela. Oposizioko talde guztiak ados izan ginen lehen momentutik eta ondoren proposamenera batu zen gobernu taldea.

Beraz, PNVrengatik izan balitz, Jaurlaritzaren iniziatiba faltagatik eta udalean zuten zalantzengatik, ez litzateke San Telmo Gaztelua jabetza publikokoa izango.

Jakin ahal izan dugu, aldiz, Lehendakari jauna Kultura eta Hizkuntza Polikako Sailburu jaunarekin Hondarribian izango direla bihar. Hondarribiko Alkatearekin gaztelua ezagutzera etorriko dira.

Azken asteetan PNV egiten ari den hauteskunde aurre kanpainaren barruan kokatzen dugu bisita hau. Era lotsagarrian egiten ari da PNV instituzio publikoen erabilera alderdiaren eta alderdiko hautagaiaren kudeaketa kaxkarra zuritzen saiatzeko.

Azkenik, Abotsanitz Udal Taldeak bisita hau Hondarribiaren aldeko aldarrikapen gisa baliatu nahi du. Honela, Lehendakari eta Sailburu jaunei bi ideia helaraziko dizkie:

  • oroitarazi nahi die San Telmo Gaztelua jabetza publikokoa izateko Hondarribiko herriak 3,5 miloi €ko inbertsioari aurre egin behar izan diola, Eusko Jaurlaritzaren inolako laguntzarik Gabe
  • Etorkizunean babes bereziko kultura-ondasuna dugun San Telmo Gazteluan egin beharreko ikerketa eta lanen finantzazioari Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen bidez ekin diezaiotela aldarrikatuko dugu.

Etiquetas: