M28 "Borroka kaleetan dago !"


EUSKAL HERRIKO HERRI LANGILEARI:

Martxan jarri berri den udal- eta foru-hauteskundeetarako kanpainarekin, gutxienez azaroko espainar hauteskundeetara arte luzatuko den ziklo elektorala hasi dugu. Hilabete hauetan, etengabeko eraso mediatikoa pairatuko dugu, Erregimeneko alderdiei esker eta erakunde ustel batzuen bitartez gainean datorkigun etorkizun latza alda dezakegula pentsatzen jarrai dezagun. Errealitatetik urrun.

Espainiar estatuan ez dago, gaur egun, Francoren heriotzaren ondoren oinordetutako erregimen faxistarekin haustura politikoa defendatzen duen alderdi politiko instituzionalik. Aitzitik, VOXtik PSOEra bitarteko alderdi nagusiek, EAJk barne, erregimen hau blindatzea dute helburu, eskuina eta ezkerrera keinuak eginez, baina inolaz ere zalantzan jartzen sistemaren oinarriak: jabetza pribatu kapitalista eta Espainiako batasun eztabaidaezina.

PODEMOS eta EH BILDU alderdi erreformisten kasuan, oraindik ere langileen eta herritarren sektore zabalen artean gauzak errotik aldatzeko "ilusioa" sortzen dute. Baina ez da horrela. Azken hamarkadetan Estatuak su eta gar markatu dituen lerro gorriak zeharkatu gabe, erakundeak hobeki kudeatu baino ez dute nahi. Horregatik ezabatu dituzte beren programa eta diskurtsoetatik edozein kutsu iraultzaile eduki dezaketen planteamenduak. Horregatik suhiltzailearena egiten dute, langileen eta herritarren borrokak haiei interesatzen zaien baino harago joan daitezkeen bakoitzean.

Badakigu Herri Langilearen artean gauzak ez direla zuriak edo beltzak, eta gure auzoetako jende asko oraindik ere prest egongo dela -faxismoaren gorakadaren aurrean eta kalte txikien gisa ulertuta- alderdi erreformista hauei bozkatzeko. Hauei, egiten dutena edozein dela ere, borroka kaleetan dagoela nabarmendu nahi diegu. Soilik oinarrietatik antolatuz, faxistei eta haien planteamendu espainolistei, sekurokratei, arrazistei eta okupen kontrakoei aurre eginez, geldiarazi ahal izango dugula piztia faxistaren hazkundea.

Ziurgabetasun-une hauetan, eta etsai komunaren aurkako batasun antifaxistarako deia luzatzearekin batera, beharrezkoa iruditzen zaigu “aparatozale” erreformistak eta oportunistak agerian uztea. Eta ez apetagatik, baizik eta langile-mugimenduan eta herri-mugimenduan oraindik duten eraginaz baliatzen direlako faxismoaren aurkako antolaketa iraultzaile eta borrokalaria geldiarazteko.

HERRI LANGILEAK BIDEA EGITEN JARRAI DEZALA… BORROKA KALEETAN DAGO!

Ezkerraldea Antifaxista Langileona

Etiquetas: