Hondarribia "tenkatutako bizitegi eremu" izendatzeko eskatuko du EH Bilduk

irudia

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko Ehbilduk hiria Tenkatutako bizitegi eremua izendatzeko prosezua hasteko mozioa aurkeztuko du osteguneko osoko bilkuran. Ezaguna dugu hirian etxebizitzarekin dugun arazo larria, eta horren aurrean politika eraginkorrak egiten hasteko garaia da. Tenkatutako gune bihurtzeak politika horiek gauzatzen lagunduko du.

Ondokoa da aurkeztutako mozioa:

Erabaki proposamena:

Hondarribiako udalbatzak udal gobernuari eskatzen dio udalerrian tenkatutako bizitegieremuak izendatzeko prozesua azkartzeko asmoarekin eta posible denean ahalik eta azkarren egiteko, izendapena juridikoki bermatzeko informazioa biltzea, 12/2023 Etxebizitza eskubiderako Legeak 18.2.a. Artikuluan eskatu bezala.

Zioen azalpena:

Maiatzaren 24ko 12/2023 Etxebizitza Eskubiderako Legeko 18. artikuloaren arabera, etxebizitza-eskumena duten administrazioek tenkatutako etxebizitza-eremuak izenda ditzakete, bertako etxebizitza-eskaintza eskuragarriago bihurtzeko politika bereziak aurrera eramateko.

Era berean, ekainaren 18ko EAEko 3/2015 Etxebizitza Legeko 10. artikuluaren arabera, udalei ere badagokie etxebizitza-merkatuan eragiteko eskumena.

Ondorioz, Hondarribiko udalak ere aukera dauka tenkatutako bizitegi-eremuen deklarazio prozesua abian jartzeko, eremuotan etxebizitza konponbide eraginkorrak bilatzen laguntzeko, alegia, etxebizitza eskuragarriaren eskaintza egokia eta nahikoa sortzeko.

Aukera soilik ez: beharra ere bai, ikusita udalerrian 1397 (753 herrian enpadronatuak eta 644 enpadronatu gabeak) eskatzaile inguru daudela izena emanda Etxebideko zerrendetan, babestutako etxebizitza bat behar dutelako.

Etiquetas: