Dai96 enpresako langileel Uvesco enpresaren aurrean protesta egin dute ELA sindikatuak deituta

imagen

ELA Sindikatua.- Uvesco enpresak Dai96 enpresa azpikontratatzen du bere taldeko enpresen garbiketan jarduteko (BM eta Super Amara enpresak). 8 urtez baino gehiagoz, garbitzaileek hilabetero atzerapenak edukitzen dituzte soldata kobratzeko orduan. Gaur egun adibidez, askok ez dute maiatza kobratu, eta apirila kobratu ez duenik ere badago.

Ez da egoera puntuala. Hilabetea joan eta hilabetea etorri, nominak atzerapenarekin ordaintzen dituzte.

Uvesco taldeak bere burua zuritzen du esanaz berak azpikontratari ordaintzen diola. Nahiz eta jakin Dai96 enpresak gaizki ordaintzen diela langileei, urteetan zehar. Zer negozio mota dute Uvesco taldeak eta Dai96ek? Zenbat langile, eta zenbat urtez utzi behar ditu ordaindu gabe Uvesco taldeak beste azpikontrata bat kontratatzeko?

ELAko lokaletan hilabetero ikusten dugun drama bat da. Langile andana kexu eta asko negarrez ez dutelako lan egindakoa kobratu.

Zerbitzua azpikontratatzen da, ez ardura.

Aski da, DAI96ek ez du ordaintzen eta Uvesco taldea erantzule da!

Etiquetas: