Osasun Bidasoako Herri Plataforma.- Irunen hirugarren anbulatorioa egiteko aurrekonturik ez dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu berriak, eta Bidasoako Eskualdeko Ospitalean 21 ohe ixtea justifikatu du.
Eusko Legebiltzarrean egin berri duen agerraldian (2024ko uztailaren 29an), Alfredo Martínez sailburuak adierazi du Bidasoako Eskualdeko Ospitaleko bosgarren ospitalizazio-unitatea ixteak ez duela "oherik edo zerbitzurik galaraziko". Osasun Bidasoa Plataforma ez dago batere ados, eta sailburu berriak Bidasoa eta Bortziriak eskualdeetako osasun-egoera ez ezagutzeari egotzi dio baieztapen hori.
Osasun Bidasoak ekainaren 25ean idazki bat bidali zion Martínez doktoreari, Bidasoako osasun publikoaren egungo egoera prekarioa jakinarazteko eta, halaber, elkarrizketa bat eskatu zitzaion zuzenean informatu ahal izateko. Idazkian honako gai hauek planteatzen ziren:
- Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko aurreikusitako obrei dagokienez, gaur egun proiektatuta dagoenak kezkatzen gaitu. Proiektuak bigarren solairuan dauden instalazioak eraistea aurreikusten du, 2011n berritu zirenak, eta, beraz, ospitaleko berrienak eta hobekien hornitutakoak. Administrazioa eta gerentzia modulu aurrefabrikatuetara lekualdatzea aurreikusten da, milioi bat eurotik gorako kostuarekin. Era berean, bosgarren ospitalizazio-unitatea, 21 ohekoa, itxi egingo da, eta ospitalearen asistentzia-ahalmena % 20 murriztuko da. Kirurgia-bloke berria bigarren solairuan eraiki ondoren, lehenengo solairuan dagoen blokea eraitsiko da.
- Uste dugu aukera horrek kalte larriak dakarzkiola funtzionamendu betean dagoen ospitale baten jardueraren martxa onari (zaratak eta zikinkeria), ospitaleratutako pazienteentzat, haien laguntzaileentzat eta profesionalentzat eragozpen handiak sortuz. Gainera, azken emaitzak ez du lortuko ospitalearen azalera erabilgarria handitzea, une honetan espazio-gabezia handiak baditu ere.
- Plataformak egungo instalazioekin komunikatutako eraikin erantsi bat eraikitzea proposatzen du. Gure ustez, aukera hori da ospitalearen martxa onari gutxien eragingo liokeena, obren ondoriozko eragozpenak ahalik eta gehien murriztuz eta hain beharrezkoa den espazioak handitzea lortuz. Osakidetzak aukera hori hautatu du berriki Zumarragako Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko, Bidasoako Ospitalearen antzeko ezaugarriak dituena.
- Irungo lehen mailako arretako kontsulta-espazioen defizit larriari dagokionez, Oinaurren osasun-zentro berri bat eraikitzeko proiektua ahalik eta azkarren lizitatzeko eskatu nahi dizugu. Duela 20 urte baino gehiagotik dago aurreikusita, eta Irungo Udalak 201 5etik erreserbatutako orube bat du, Osakidetzak eskatuta. Osagarri gisa, Irun erdialdeko anbulatorioa handitzea proposatzen dugu, 1.500 metro karratuko eranskin bat eraikiz.
Osasun Bidasoak ez dio erantzunik jaso bidalitako gutunari, ezta bere eskaerei ere, eta ez ditu onartzen Martinez doktoreak Legebiltzarrean egindako baieztapenak:
- Ezdaegia bosgarren ospitalizazio-unitatea ixteak ohe-galerarik ez dakarrenik; izan ere, oheak lehen solairuko geletara eramango dira, gaur egun Ospitalearen asistentzia-gaitasuna handitu ahal izateko erabiltzen direnak, bai epidemien kasuetan (COVID-19arena bezala) edo zenbait zerbitzu handitzeko beharra dagoenean, ohe soziosanitarioen eskaintza, kasu. Osasun Sailaren egungo proiektuan ebakuntza-gelak handituko dira, baina asistentzia-gaitasuna galdu egingo da
- Osasuneko sailburuak kirurgiako itxaron-zerrendari buruzko datuak eman ditu, baina ez ospitaleko espezialistaren kontsultetarako edo proba diagnostikoetarako.
- Izan ere, datu horiek, kirurgiako itxaron-zerrendarekin batera, zehaztasun handiagoz erakusten dute ebakuntza egin behar duen pazientearen bidearen iraupena. Osakidetzak 2024ko uztailaren 26an emandako datuen arabera, Bidasoa eskualdean 180 egun (6 hilabete) behar dira traumatologian arreta jasotzeko, 130 egun otorrinoan, 104 egun ginekologian, 82 egun dermatologian, 75 egun kirurgia orokorrean, etab. Duela 2 urte baino gehiagotik ezin da hitzordurik kudeatu ez urologiarekin ez minaren klinikarekin. Diagnostiko-probetarako ezin da ekografia baterako hitzordurik lortu, eta OTA baterako itxaron-zerrenda 81 egunekoa da. Gastroskopia edo kolonoskopia baterako itxaron-zerrenda 87 egunekoa da. Irungo anbulatorioetan dagoen espazio falta larriari erantzuteko "aurrekontupartidarik ez dagoela" soilik esatea, Bidasoako herritar eta profesionalekiko errespetu falta dela iruditzen zaigu. Osasun Bidasoak Bidasoarako azpiegituren plan bat eskatzen jarraitzen du. Plan horrek Oinaurren Irungo hirugarren osasunzentroa berehala eraikitzea aurreikusi behar du. Horretarako, prest eta zain dago 2015etik orube bat.