Lehenengo greba egun arrakastatsua Irungo Alai Extrusion enpresan

Alaia Extrusión greban

ELA Sindikatua.-Ekoizpena geldiarazi dute grebalariek. Enpresako hitzarmena berritzeko negoziaketak blokeatuta daude. Horori dela eta, greba deialdia egin du enpresa batzordeak.

Atzo, otsailak 19, lehenengo greba eguna egin dute Irungo Alai Extrusion enpresako langileek, hitzarmen duin baten alde, eta produkzioa gelditzea lortu dute. Beraz, grebaren jarraipenaren balorazio oso positiboa egiten du ELAk.

85 langile ditu enpresak, eta kimiketako sektorekoa da. Bihar berriro greba egingo dute, eta negoziazioak desblokeatu ezean, greba egingo dute ostiralera arte. Gainera, horiekin jarraitzeko aukera dago mahai gainean. Gogora dezagun 2022. urtetik dabiltzala hitzarmena negoziatu nahiean.

Irungo Alai Extrusion enpresan greba otsailaren 19tik 23ra

Irungo Alai Extrusion Kimika sektoreko enpresa bat da, eta Plastikoa estrusio eta termoformazio prozesuen bidez eraldatzen du. Horretarako, 85 langile ditu.

2022. urteaz geroztik ari dira enpresako akordioa negoziatu nahian ELAk gehiengoa duen enpresa honetan. Aurrerapausorik ematen ez zela ikusirik, langile asanblada egin zen otsailaren 5ean, eta mobilizazio egutegi bat proposatu zen. Asanbladarak babesa eman zioten enpresa batzordearen proposamenari, eta hori dela eta, otsailaren 19tik 23ra greba egitea adostu zuten. Garbi baitute lan baldintzak hobetu behar direla eta enpresak horretarako gaitasuna izan baduela.

Etiquetas: