E30 linea zerbitzuaren sortzea albiste positiboa da, baina...

Linea autobus Hondarribia

Abotsanik.- Aste hasieran ikusi izan dugu, Foru Aldundiak E30 zerbitzu-linea berria martxan jarriko duela, ekainaren 20tik irailaren 30a arte, zuzenean Aireportua eta Donostia lotuko dituena. Berri pozgarritzat hartzen dugu, E21 zerbitzuak gainezka egiten baitzuen maiz turisten etorrerarekin eta herritarrek pairatzen zituzten kalte horiek erlaxatu egingo baitira teorian.

Baina, baditugu hainbat kezka ere honen inguruan. Zerbitzua, ekainaren 20tik irailaren 30era arte eskaintzeak, dakar, urritik hurrengo urteko ekainera arte, berriz ere, E21 zerbitzuak gainezka egiteko aukera handiak dituela, beste behin ere, herritarrak bigarren maila batean utziko dituena. Eta bestetik, udako hilabete hauetarako planteatzen den ordutegian, eguerdian eta azken orduko hegaldiek, ez dute E30 autobus zerbitzurik edukiko, beraz, beste behin ere, E21a izango da karga hori pairatuko duen linea.

Hortaz, Foru Aldundiari eskatu nahi diogu, batetik, linean errefortzu handiagoa jartzeko falta diren ordu-tarteetan, iristen diren hegaldi orok E30 zerbitzua eduki dezan. Eta azkenik, benetazko apostu bat egin dezala Foru Aldundiak eta etorkizunean linea horren jarraikortasuna urte osoan zehar bermatu dezala, hondarribiarrok turismotik eratorritako kalteak pairatu ez ditzagun.

Etiquetas: