2025eko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra Irunen deportatutako pertsonen omenezko ekitaldiak

 Argazkia: Mautausen askapena

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua.

Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak omenaldi bat egin nahi die demokrazia defendatzeagatik 1940 eta 1945 artean deportazioaren horrorea pairatu zuten irundarrei. Horretarako, panel batzuk jarriko dira Irungo Nazioarteko Zubian, pertsona horien guztien izenak jasotzeko.

Ikusi argazki gehiago

Etiquetas: