deportatuak

Euskara

2025eko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra Irunen deportatutako pertsonen omenezko ekitaldiak

 Argazkia: Mautausen askapena

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua.

Lluís Companysen deportazioa azalduz eta oroitaraziz

irudiak

Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkartea.- Oroimenaren bidean, beste katebegi bat itxiko du gaur Irunek. 2020ko azken Osoko Bilkuran aurkeztu zuen Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Lluís Companys i Jover president katalanari aitorpena” ekimena. Orduz geroztik, bertan zehazturiko ekintzak burutu dira, eta gaur azkenekoa gauzatuko da: «Avenida zubian euskarri fisiko baten ezarpena, kataluniako presidentaren deportazioa azalduz eta Avenida zubiko entrega oroitaraziz».

Bidasoko Deportatuak erakusketa sarean ikusgai

 

foto

Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkartea.-  Apirilak 25, deportazioaren biktimak gogoratzeko egunaren baitan, Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak “Bidasoko Deportatuak | Erakusketa Ibiltaria” sarean eskegi du. Erakusketa euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez kontsulta daiteke, www.kepaordokimhb.eus/bidasoko-deportatua orrialdean.

III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrak, Oiasson mintzagai

Data: 
Ostirala, Urtarrila 29, 2021 - 18:30
Non: 
Irungo Oiasso Museoa
Antolatzen du : 
Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan

Galparsoro hitzaldia

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan.- Bidasoko Deportatuak | Erakusketa ibiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du heldu den ostiralean, urtarrilak 29. Solasaldia Oiasso Museoan bertan eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.

RSS - deportatuak-rako harpidetza egin