Alarde Publikoa.- Datorren asteburuan txilibitua eta danbor jotzen ikasteko tailerrak hasiko dira Lekaenea eta Eguzkitzako ikastetxeetan.
Tailer hauek martxoan hasi ziren Toki-Alai ikastetxeko tailerrekin bat egiten dute.
Tailerrak honako hauek dira:
- Larunbatero, martxoaren 15etik aurrera, 10:30etatik 12:30etara Arbeseko Toki Alai ikastetxean
- Larunbatero Maiatzaren 10etik ekainaren 14era, 11:00etatik 13:00etara Leka-Enea ikastetxean
- Maiatzaren 11tik, igandero 18:30etatik 19:30etara Eguzkitza ikastetxean
Bestalde, gogorarazten dizuegu gaur konpainia guztietako kantinerak aukeratuko direla, Zalditeria eta Artilleria izan ezik, aurreko astean aukeratu baitzituzten.