Mozketa berriak. Darío Regoyoseko ezkien desagerpen arriskua

Dario Regoyos kalea

Artiako Lagunak.-Suntsiketa progresiboa: Irungo Udala Darío Regoyos baleko ezkien Jara ahultzen eta pixkanaka desagerrarazten ari da.

Bost ezki berri mozteko arriskuan daude Juan Thalamas — Darío Regoyos kalean, Irungo Udalak isilpean mantenutako txosten tekniko baten arabera. Txostena Tecnigral enpresak egin du —Sevillan eta beste hainbat hiritan mozketa masiboak babestu izan dituen enpresa ezaguna—, eta bost ale kentzea proposatzen du, nahiz eta gehienek bizitasun ertain-altua eta berreskuratzeko gaitasuna dutela onartzen duen.

Esku-hartze hau ilararen ahultze eta suntsitze planifikatu baten parte da, ezki horiek egitura bakar gisa funtzionatzen baitute. Ale batzuk kentzeak oreka hausten du eta gainerako zuhaitzak arriskuan jartzen ditu, erorketa berriak erraztuz.

Irregulartasun larriak salatzen ditugu:

  • Txostena hilabetez ezkutuan eduki dute Irungo Udaleko teknikariek eta zinegotziek, mozketa egiteko astea iritsi arte, nahiz eta bost hilabete baino gehiagoz informazio eskaera formalak egin diren.
  • Azaroan haizetean galdu ziren ezkiak ez dira ordezkatu.
  • Udalak 2020ko mozioan onartutakoa urratu du: bertan adostu zen jarraipen txostenak Tecnatura taldeak egingo zituela, Doctor Árbolen gainbegiraketarekin. Horren ordez, Tecnigral enpresari eman zaio ardura, zuhaitz mozketak justifikatu izan dituelako kritikatu duten kolektibo eta adituen aurrean.

Gainera, txostenak Juan Thalamas kaleko malda osoa aztertzen du, eta adierazle argiak ematen ditu azken helburua haren desagerpena eta hiri-bide honetan hirugarren errei bat eraikitzea dela.

Esku-hartze hau konserbazio-alternatibarik gabe burutu nahi da, aurreko txostenek proposatutako irtenbide arinagoak guztiz baztertuz: adarrak gutxitzea, lurzorua hobetzea, berrikuspen periodikoak eta Donostian erabiltzen diren euskailu-sistemak, besteak beste.

Ezki ¡lara honek ez du bakarrik balio sinboliko eta ingurumen-balio kalkulaezina, baizik eta Gl-636 errepideko trafikoak sortzen duen zarata eta kutsaduraren aurkako babes-horma ere bada. Haren desagerpenak auzorako galera larria eta Irungo ondare berdearen aurkako eraso zuzena ekarriko luke.

Eskaerak:

  • Ezkutuan dauden txosten guztiak eta haien eranskinak berehala argitaratzea.
  • Galdu diren ezkiak premiaz ordezkatzea.
  • Udalbatzaren akordioak zorrotz betetzea.
  • Zuhaitzen kudeaketa garden eta kontserbazioan oinarritua egitea, ez suntsiketan.

Ez ditzagun gehiago suntsitu gure osasuna eta auzoak babesten dituzten zuhaitzak!

Etiquetas: