Alarde Publiko.- Joan den urriaren 10ean Alarde Publikoaren Junta egindako bileran, Patxi Pérez Goñi aukeratu dute 2026. urterako Alardearen Jeneral berri gisa.
Patxi Pérez Goñik, 57 urteko irundarrak, urte asko daramatza Berdintasunezko Alardea antolatzeko lanean.
Urte askotan desfilatu du Danborradan; 2012tik 2019ra Anaka konpainiako kapitaina izan zen, eta azken urteetan eskopetarekin parte hartu du konpainia horretan.