“Colaboración ciudadana” (hiritar patruilak), Babacar Welle Hondarribitarra hil ostean

Ez nahatu etsaiz

BorBor hausnarketa kolektiborako.- Urriak 2an manifestazio arrazista deitu dute Irunen: hau da haien “garbiketa” eta “segurtasun” eredua.

Joan den astelehenean, Hondarribiko udaltzaingoak hiru tiro jota hil zuen Babacar Welle. Gure bizilaguna, senegaldar jatorriko hondarribiarra baitzen Babacar. Babacarrek urteak zeramatzan gure eskualdean; hemen egin zuen lan eta bizi. Egoera gogor ugari nozitu zituen Babacarrek, eta estutzen zuten arazo psikologikoek okerrera egin zuten. Hamaika modu ziren astelehenean jazo zen gertakaria konpontzeko, eta denetan ankerrena baliatu zuen poliziak: tarte luzez inguratu ostean, hiru tiro botata hil uzten. Babacarren gertuko batek adierazi zuen bezala, “denok egin diogu huts”, eta bereziki: arreta publikoko sistemak eta, noski, poliziak.

“Colaboración Ciudadana” taldean (urriak 2ko manifestazioaren antolatzaileek) bestelako iritzia dute. Bertako mezuen tonu orokorra poztasunezkoa izan da, ospakizuna. “Viva la muerte!”, halako hark esan zuen bezala. Ezetz? Hemen bertatik bertara ikusi eta kopiaturiko komentario batzuk bakarrik jarriko ditugu; mingarriak izanagatik ere, sinetsita gaudelako badela garaia: ultra-eskuinaren marka zuria dira, eta baliatzen dituzten onkeria maskarak kentzeko unea da.

Are gehiago, mezuek argi erakusten dute pertsona horiek defendatzen duten gizarte eredua, urriak 2an, Irungo kaleetan, defendatu asmo dutena: desberdinarekiko deshumanizazioa, klasismoa, migratzaileen aurkako gorrotoa, espainiar nazionalismo natibista eta poliziaren indarkeriaren gorazarrea.

Hartu bezala ekarriko ditugu hona:

  • (Abacarri buruz, hil zutela jakin zenean): personas inadaptadas y peligrosas es lo que están haciendo presidente un par de huevos limpiando las calles de peligrosos, que ya están pasando.
  • Antes recojo un perro o un gato callejero que a gentuza así. Al menos con seguridad que no va a querer violar a mi hija, robarme o echarme a la calle.
  • Cualquier perro es mejor que un detenido 12 veces.
  • Bueno, muerto da menos problemas a medio plazo que herido.
  • Que queréis que os diga, un malo menos.
  • Por mi mejor bajo tierra.
  • Imaginate que no le dispara, alcanza a la ertzaintza y le corta el cuello... 20 años de cárcel con pensión completa y 2 años de paro cuando salga... Ahora compara el daño ocasionado y el precio por mantenerlo durante años con los 3€ que pueden costar las 3 balas.
  • No digas memeces, a ver si doblan el sueldo (sobre el municipal que disparó).
  • Claro, si es morito o negrito no hay delito.
  • De estos hay decenas o cientos en la comarca del bidasoa.

Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.Etab. Etab. Etab.

GARRANTZITSUA: Herritarren Lankidetzako arduradunek askotan kontrakoa argudiatzen badute ere, taldeko “moderatzaileek” ez zituzten mezu horiek moztu edo neurriz jokatzeko eskatu. Aitzitik, eztabaida hauspotu eta gorroto-mezuak zabaltzen lagundu zuten.

Beraz... ez zaitzatela nahastu: “Colaboración Ciudadana” delakoa Irunen eskuin mutur espainolistak duen marka zuria da. Hau da haien “hiri garbi eta seguruaren” eredua: gorrotoa eta errepresioa.

Bada garaia aurre egiteko: ez arrazakeriari eta ez faxismoari Irunen.

Urriak 2, 17:45ean, denok Alberto Anguera (San Miguel) plazan!

Etiquetas: