Ezker Anitza-IU Gipuzkoaren azalpena

Ayuntamiento de Irun

Ezker Anitza-IU Gipuzkoa.- Ahal Duguk David Nuño zinegotziak Irungo Udalean duen egoeraren inguruan egindako adierazpenen aurrean, Ezker Anitza-IU Gipuzkoak argitu nahi du Podemosi bakarrik dagokion barne arazoa dela, sortutako egoerak bere estatutu propioekin eta barne erabakiekin zerikusia duelako. Ezker Anitza-IU ez da inondik inora Podemosek Irungo Udaleko udal taldean sortu duen egoeraren erantzunkidea.

Ezker Anitza-IU Gipuzkoak argitu nahi du legegintzaldi osoan Ahal Duguk ez duela alderdi horrekin partekatu Irungo udal taldearen ekintza politikoaren garapena, eta, beraz, Ezker Anitza-IUk ezin duela esku hartu erabat arrotza zaion eta Podemosen barruan konpondu behar den gai batean.

Erlazionatutako berria: Podemosek salatu du Irungo Udalak Elkarrekin taldearen ordezkaritza David Nuñoren izenean mantentzea

Etiquetas: