"Aski da! Irunen ere euskaraz bizi nahi dugu"
Aski Da kolektiboa.- Joan den abenduaren 4an Irungo gabonetako argiak pizteko ekitaldiak piztutako txinpartaren ondoren, Irungo Udalak barkamenak eskatu zituen ohar baten bidez. Hau onartuta, esan gabe doa euskararen egoera Irunen ez dela kultur hitzordu zehatz batean udalak agertu dezakeen begirunean oinarritzen. Hau adibide soil bat besterik ez da, eta udaletik egiten diren hizkuntza politikak eta bere borondate politikoa da baloratu beharra dagoena.