Sainduaren irekiera, aukera berriak eta aniztasuna ardatz gisa!

Saindua Hondarribia

Abotsanitz.- Ostiral honetan berriz irekiko da Sainduako eraikina, 1a 8 urtez itxita egon ostean. Bere garaian, arazo estrukturalak antzeman ziren eraikinean eta bori zela eta, behin-betikoz 2018ko urrian itxi zen Saindua Gaztelekua. Hortik eratorria, ia 5 urteko geldialdia etorri zen, EAJ-PNV buru zuen gobernu-taldearekin, 2023an obra esleitu eta 2023ko ekainean lanak hasi ziren arte.

Onartu beharra dago ere, prozesu honetan zehar, hau da, azken hiru urteetan, zailtasunak egon direla obra-prozesu osoan zehar eta denbora tarte honetan, eraikina eta barneko baliabide guztiak prest egon arte, hausnarketa eta norabide berri bat eman zaiola gazteriaren politikei. Izan ere, eraikina berrireki eta berritzearekin bat, gazteriari zuzenduriko eskaintza ere zabaldu egin da urte hauetan zehar, jarraian zerrendatu duguna:

  • Neguko eta udaberriko programen eskaintzetan egindako aldaketak
  • San arrantzale programa txertatzea
  • Zeuden teknologia-ekimenak indartu eta zientziara begirada berri bat sustatzea
  • Gaztelekuan parte-hartze anitzagoa eskaintzea
  • Urtexarreko festa, gazte-ekimen ban lagunduaz, bai eta olinpiadetako parodia gauzatzeko baliabideak eskaintzea.

Hau guztiarekin zera esan nahi dugu. Sainduaren irekierarekin bat, hilabete hauetan, gazteriari ere berrikuntza edota eraldaketa bat eman nahi izan diogula, gazteak baitira gure etorkizuna.

Etiquetas: