
Ezker Anitza-IU.- Ezkerreko alderdiak Jaizkibel konpainiari babesa emango dio, emakumeek jai tradizionaletan baldintza berdinetan parte hartzea defendatzeko.
Ezker Anitza-IUk konpainia mistoaren desfilea babesten du Hondarribiko jaietako alarde tradizionalean, “aurten ere emakumeek jai tradizionaletan gizonen baldintza berdinetan parte hartzea defendatzeko”, adierazi dute.
“Jaizkibel konpainiari babesa emanez, agerian utzi nahi dugu emakumeak horrelako tradizioetan erabat integratzeko edozein diskriminazio edo beto motaren aurka gaudela”, adierazi dute Ezker Anitza-IU Gipuzkoan.
Ezker Anitza-IUren ustez, gizartearen zati bat baztertzen duten ospakizunak mantentzea anakronikoa da. Ildo horretan, azpimarratu duenez, “elkarrizketak eta belaunaldien arteko berrikuntzak gidatu behar dute % 100 berdintasunezkoa izango den alarderako bidea”.
Era berean, ezkerreko alderdiak eskatu du “gizarteak ez dezala normaltasunez onartu desfile bereiziak egotea, desberdintasuna normalizatzea dakarrelako, horietako batek emakumeen eta gizonen parte hartzea baztertzen baitu baldintza berdinetan”.
“Lurraldeko herri askotan sartu dira emakumeak parte hartzen ez zuten jai-ekitaldietan, egungo gizarteak berdintasunean aurrera egin duelako eta naturaltasunez onartzen duelako emakumeak espazio guztietan egotea”, amaitu du.
