Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak KORRIKA 24 babestu eta parte hartzeko deia egin du

FINAL KORRIKA EN BILBAO

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Aurten KORRIKAren 24. edizioa ospatuko da “Euskara gara” lelopean. Martxoaren 19an hasiko da Atharratzen (Zuberoa) eta martxoaren 2%9an amaituko da Bilbon. 2.180 kilometroko ibilbidea egingo du, Euskal Herri osoko hiriburuak eta ehunka herri zeharkatuz.

3.436 pertsonak, haurrek zein adinekoek, eramango dute lekukoa, barruan mezua duela, eta KORRIKAren amaieran emango da horren berri, Bilbon.

KORRIKA Euskal Herri osoan euskararen aldeko adostasun eta mobilizazio sozial handiena lortzen duen herri ekimena da. Euskara berezko hizkuntza gisa eta euskal geografia osoan zehar erabili eta gizarteratzeko hizkuntza gisa sustatzeko eta aitortzeko ekimena da.

Bultzada eta onarpen sozial eta ofiziala, euskara eremu mugatuetan eta bigarren mailako hizkuntza gisa mantendu nahi duten erabaki judizialek eta beste eragile politiko eta sozial batzuek oztopatzen eta blokeatzen ari direna, gaztelaniak Hegoaldean eta frantsesak Iparraldean, hizkuntza hegemoniko gisa duten mailara ez garatzeko.

Euskarak babes sozial, instituzional, politiko eta ekxonomiko handia behar du aurrera atera eta gutxienez gaztelaniarekin eta frantsesarekin berdintasunean kokatu ahal izateko. Hori dela eta, ezinbestekoa da hizkuntza politika bat, gizarte, lan, administrazio eta erakunde bizitza maila guztietan aitortza eta erabilera bultzatuko duena, eta, horretarako, irakaskuntza publikoaren bidez belaunaldi berriei ez ezik, euskaldundu nahi duten heldu guztiei ere beren ikaskuntza erabat doakoa izango dena bermatuko duena, AEK-k (KORRIKAren sustatzaileak) eskatzen duen bezala.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, bere ahalbideen barruan, euskararen eta bere erabileraren babesa defendatzen eta bere egiten ari da. Eta beste konpromiso batzuen artean, aurreko KORRIKAetan egin duen bezala, bere ibilbidean parte hartuko du, bereziki hiri eta herrietatik pasatzen denean.

Etiquetas: