Abotsanitzen haserrea, Osakidetzak promesak bete ez dituelako eta osasun-arreta hondatzen dijoalako

Manifestación Irun 2025-05-31

Abotsanitz.- Osasun Bidasoa plataformak egindako salaketa gure egin nahi dugu, onartezina den errealitate bat Gizarteratu baitu: Bidasoako eskualdearentzat osasun-arreta hobetzeko Osakidetzak egindako promesen ez-betetze sistematikoa, alegia, Hilabeteak dira Osakidetzak aldaketa batzuk iragarri zituela, bai eta urgentzia pediatrikoen itxiera eta osasun-birmoldaketa bat emango zela. Albiste horrek, erantzun-sozial indartsu bat ekarri zuen ondoriotzat.

Baina horren ostean, Osakidetzak publikoki hitz eman zuen, atentzio pediatrikoa, itxaron-zerrendak laburtu eta azpiegituretan inbertsioak egingo zituela, urgentzia pediatrikoen itxieraren ostean. Baina tamalez, gaurko egunez, egoerak hobera egin baino, okerrera dijoa: pediatren gabezia, anbulatorioatentzio urria, haurren osasun mentalean gabezia nabarmenak, itxaron-zerrenda onartezinak eta hitzemandako obren ez-betetzea.

Abotsanitzetik gogorarazi nahi dugu 2024ko urrian, jarrera-aldaketa eta lehen baikortasun printzak ikusten hasi ginela, Osakidetzak harturiko konpromezuak zirela eta. Edo hala sinestarazi nahi izan ziguten. Erantzukizunetik eta lankidetza borondatearekin egin genuen, oraingoan promesak egi bihurtuko zirelakoan.

Gaur, urte erdi beranduago, pediatria-urgentziak itxita eta beste ez-betetze batzuk eman direla eta, gure haserrea besterik ezin dugu adierazi. Engainatu egin gaituzte. Promesak ez dira bete eta Hondarribiko herritarrak, bai eta eskualdekoak ere, kudeaketa txar baten ondorioak ordaintzen ari gara.

Profesionalen gabezia ezin da aitzakia gisa erabiltzen jarraitu. Gaur egun duzun egoera, erabaki politiko okerren eta Osakidetzaren zein Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren kudeaketa eskas baten emaitza dira.

Beste behin, egoera hau salatzea tokatzen zaigu, eta benetako konponbideak, epe-zehatzak eta benetan gauzatuko diren promesak eskatzen ditugu. Herritarren osasuna, eta bereziki gaztetxoena, ezin da promesa hutsen xede izan.

Hondarribiko EAJ-PNVk egun hauetan buzoneatu duen durekin panfletoan gogorarazi digu “Gobernatzea ez dela bakarrik promesak egitea: erabakitzen den guztia ondo azaltzea eta erantzukizunez onartzea dela” eta “ikustea egin diren mila promesa ez direla bete. Herriak jarrera zintzoago bat merezi duela”. Titular hauek jeltzaleen hipokresia eta inkoherentziaren enegarren adibidea da, baina baien hitzak gure egin nahi ditugu, basu honetan, osasun publikoari aplikatuz. EAJ-PNVk zuzentzen duena, legia, Kontziente gara ere, maila honetan, ez dugula autokritikarik espero EAJ-PNVren aldetik, baizik eta aurreraka ihes-egitearen apustua. Horren adibide, baien bozeramaile Gonzalo Carrionek, 2025eko maiatzeko udalbatzan egindako hitzartzean ikus genezake. Orduan, Osasun Bidasoa plataformak urgentzia pediatrikoen zerbitzu-berreskurapena eskatzen zuen mozio bat aurkeztu zuen. Hauxe izan zen Gonzalo Carrionen interbentzioaren titularra: “Batzuetan, kritikak hobetzeko balio dute, baina konturatu behar gara ere, estatu mailan, osasun zerbitzurik onena dugula eta enbidia bat dela. Ezin dugu dena gaizki doalaren gainean alarma guztiak piztu.” Amaitzeko, adierazi behar dugu Abotsanitzek herritarren aldarrikapenak babesten jarraituko duela, eta etorkizuneko mobilizazioekin bat egiten jarraituko dugula, Hondarribitar guztiontzat osasun-zerbitzu publiko, duin eta kalitatezko bat defendatuaz.

Etiquetas: