Pentsio miserablekekin ez dago hiri adiskidetsurik

Concentracion en el Kursal

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Ekainaren 16tik 18ra Donostiako Kursaalen Adinekoen Hiri Lagunkoien 3. Mundu Biltzarra egingo da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), IMSERSOK, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak antolatuta.

Adinekoekin mundu atsegina! Topaketak 60 herrialde baino gehiago bilduko ditu, zahartze aktiboari, irisgarritasunari eta hiri-diseinu inklusiboari buruz eztabaidatzeko.

Kongresuan parte hartzea gustatuko litzaiguke, baina ez Gobernuak, ez DEAK, ez Donostiako Udalak ez digute bertaratzeko aukerarik eman. Agian, erakunde horiek uste izan dute Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) ez duela zortzi urte baino gehiagoko mobilizazioen ondoren, non dozenaka mila pertsonak parte hartu duten, pentsiodunen beharrizanei buruz hitz egiteko besteko entitate. 2025eko irailaren 25ean, erakunde horietako kide diren alderdiek (EAJ, PSE) eta VOXek betoa jarri zioten Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegileari (HEL), gutxieneko pentsioak LGSraino osatzeko; KIE bat, 145.142 sinadurek, sindikatuek, erakunde sozialek, feministek eta gure herrialdeko 283 pertsona ordezkatzailek babestua.

Oraingoan ere ez diguzue hitza eman. Hala egin izan balute, esango genizueke PENTSIO MISERABLEEKIN EZ DAGOELA HIRI LAGUNKOIRIK; gaur egun 4,6 milioi pentsiodunek Estatuan, 168.966k EAEn eta 51.103k Nafarroan 1.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztela eta gero eta pentsiodun gehiago ezin direla hilaren amaierara iritsi. Lan-bizitza oso baten ondoren bizi-baldintza duinak autonomiaz eskuratzeko eskubidea galtzea gobernuen funtsezko kezka izan beharko litzateke.

Emakume pentsiodunei pentsio duinak bermatzea ere lehentasuna izan beharko litzateke.

Gaur egun, mendekotasunaren arretarako zerbitzu garesti eta eskasek, koordainketa sanitarioak, etxebizitzaren garestitzeak eta prezioen ¡goera espekulatiboak ez dituzte adinekoen eskubideak bermatzen, eta eskubiderik gabe ere ez dago hiri lagunkoirik. Eskubideak ez dira iraungitzen adinarekin. Bizi-baldintza duinak dituzten pertsonekin lagunkoiak diren hiriak askoz gehiago dira. Kongresu hau antolatu dutenei (EAEko Gobernua, GFA eta Donostiako Udala) baliabide gehiago eta diskurtso gutxiago eskatzen dizkiegu. Gutxieneko pentsioa Lanbide arte Gutxieneko Soldataraino (LGS) osatu, orain! Mendekotasunaren arretarako eta osasun-zerbitzu unibertsalak.

Etiquetas: